ELORRIO | Ruperzaleentzat hitzordua Arriolan
Izaskun Ellakuriaga
| Bigarrenez joko ditu disko berriko doinuak gaur gaueko kontzertuan
‘Lurrean etzanda’ Ruper Ordorikak argitara eman duen azken laneko kantuak entzungai izango dira gaur gauean Elorrioko Arriolan emango duen kontzertuan, kulturgunearen 2015. Urteko programazioa zabalduz. Berak idatzi eta konposatutakoak dira diskoko 11 kantuak. Tartean, baina, bada egokitzapen bat, ‘Zerutik gertu ez da ondo egoten’ izenekoa, Dionisio Cañas idazlearen ‘Lugar’ liburuko poema bat.
Bigarrenez joko ditu disko berriko kantuak kontzertu batean. Irailean grabatu zuen disko berria eta abenduaren 20an Bilboko Kafe Antzokian emandako kontzertuan jo zituen lehenengoz. Gaur gauekoa da bigarren kontzertua. Disko berria aurkezteko beste hiru kontzertu gehiago ere badauzka hitzartuta www.ruperordorika.com webgunean irakurri daitekeenez: Urtarrilak 30 (Iruña, Gayarre antzokia), Otsailak 8 (Donostia, Victoria Eugenia antzokia) eta Martxoak 6 (Gasteiz, Jimy Jazz).
Etiquetas: Arriola, Elorrio, Ruper Ordorika