Asteartea,
2024ko Abenduak10

MugaKultura

loader-image
Durango
10:28 pm,
temperature icon 6°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Juan Garmendia Larrañaga etnografo eta ohorezko euskaltzaina hil da

Mugalari

Juan Garmedia Larrañaga etnografo eta ohorezko euskaltzaina hil da. 82 urte zituen eta  Euskal Herriko etnografia aztertzen eta biltzen lan handia egin du. Bere aldeko hileta elizkizuna bihar, urtarrilaren 9an, egingo da, arratsaldeko 19:00etan, Tolosako Santa Maria parrokia elizan. Bitartean, bere gorpua Tolosako Funeraria Oria beilatokian egongo da, biharko goizeko 10:45ak arte.

15034101

Garmendia. | PHOTO | Euskonews

Juan Garmendia Larrañaga Tolosan jaio zen, 1926ko uztailaren 12an. Merkataritzako ikasketak egin bazituen ere, etnografia eta historia maite zituen. Gaztea zela, bere etxean argizaiolak eta kandelak egiteko tailerra zegoen eta bertan egiten zena ikusita, zaletasuna piztu zitzaion Garmendiari. Orduan hasi zen notak hartzen: aizkorak, ehorzketak, heriotzaren inguruko ohiturak… dena idazten zuen. Material horrekin guztiarekin koadernoak osatu zituen. Behin Jose Miel Barandiarani horretaz hitz egin zion eta Barandiaranek, orduan, argitaratu behar zituela esan zion.

1966. urtean, Federico Zabalak Tolosako monografia historikoen lehiaketa martxan zegoela esan zion eta lan bat aurkeztu zuen. Irabazi zuen, eta bere lana argitaratu zen.

Horren ostean, izena eman zuen Unibertsitatean. Geografia eta Historia ikasi zuen, Deustuko Unibertsitatean. 1984an doktore tesia aurkeztu zuen, Euskal Herriko Unibertsitatean: Julio Caro Barojak zuzendutako Euskal lexiko etnografikoa lana. Hiztegi Etnografikoa izenarekin eman zuen argitara, 2003an, Xabier Mendiguren Bereziarturekin elkarlanean.

| EUSKALTZAINDIA | 2002ko azaroaren 29an, Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen. Eusko Ikaskuntzako eta Euskal Idazleen Elkarteko ohorezko bazkide zen. Euskalerriko Adiskideen Elkarteko edota Arantzadi Zientzien Elkarteko kide ere, besteren artean. Tolosako seme kutuna zen, 1998tik.

2001. urtean, Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Giza, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria eman zioten. 2011n Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare saria jaso zuen.

Hainbat aldizkari eta egunkaritan argitara eman zituen bere artikuluak, hala nola, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Ohitura, Estudios de Etnografía Alavesa, Gipuzkoa, Euskera (Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala), Diario Vasco, Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, Anuario de Eusko Folklore, Revista Internacional de Estudios Vascos, eta abar.

1970eko hamarkadan, Euskal Esku-Langintza-Artesanía Vasca (I, II, III, IV, V) liburua argitaratu zuen, euskaraz eta gaztelaniaz. 1973an, El Carnaval Vasco y sus personajes lana kaleratu zuen. Ondorengo urteak artisautzaren alderdi desberdinak aztertzen eman zituen: baserria, burdinola, lanabesak, kofradiak, heriotzaren inguruko ohiturak…

Hurrengo hamarkadan, aldiz, Arabako inauteriak, euskaldunak eta itsasoa, Bidasoa aldeko artisauak, uda-solstizioaren gaineko errituak, kondairak, e.a., gaiak jorratu zituen.  Eta horrela jarraitu zuen bere bizitzan zehar. Diziplina eta pazientzia gustuko zituen, eta  herriz herri joatea maite zuen, jendearekin hitz egiteko. “Lekuko bat hiltzen denean -esaten zuen- entziklopedia oso bat galtzen da”.

 

Argitaratutako lan nagusiak:

  • Monografía histórica de la villa de Tolosa (1969).
  • Euskal eskulangintza-Artesanía vasca (6 liburuki, 1972-1980).
  • Iñauteria-El Carnaval vasco (1973).
  • De etnografía vasca (cuatro ensayos: El caserío vasco. Ritos fúnebres. Galera del boyero. Las ferrerías) (1976).
  • Apuntes etnográficos del Valle de Aramaiona. Aperos de labranza-lanabesak (1978).
  • Gremios, oficios y Cofradías en el País Vasco (1979).
  • Carnaval en Alava (1982).
  • Burniarozgintza eta zurlangintza Berastegin (1982).
  • Jentilak, sorginak eta beste (1994).
  • Neguko festak (1998).
  • Udako festak (2000).
  • Neguko festak (2000), Javier Juanes argazkilariarekin elkarlanean osatua.
  • Rituales y plantas en la medicina popular vasca (2001).
  • Domenjón Gonzalez de Andia (2001).
  • Conjuros no siempre ortodoxos (2001).
  • Juan Garmendia Larrañagaren Hiztegi Etnografikoa. Xabier Mendiguren Bereziarturekin elkarlanean.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu