Astelehena,
2024ko Apirilak15

MugaKultura

loader-image
Durango
5:50 am,
temperature icon 14°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h
ECO

Urtezahar eta Urteberri egunetan zeruak garbiak eta tenperaturak hotzak

Mugalari

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziak iragarri duenez, Urtezahar eta Urteberri egunetan zeruak garbi egongo dira, eta tenperaturak hotzak izango dira eta ez da prezipitaziorik izango.

Euskalmeten arabera, antizikloi indartsu bat kokatuko da Frantziako mendebaldearen gainean, eta, asteak aurrera egin ahala, Europaren erdialdean barneratuko da.

Goi presio horiengatik ez da Penintsulara prezipitaziorik iritsiko; bai, ordea, Europatik datorren aire hotza. Horrenbestez, euririk ez izan arren, giroa hotza izango da. Egoera hori datorren asteburura arte luzatuko da.

Abenduaren 31ko goizean jendeak mendira joateko ohitura duela kontuan hartuz, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohartarazi du giroa oro har atsegina izango den arren, gailurretan tenperatura 0 ºC ingurukoa izango dela. Gainera, haizea 15 km/h ingurukoa izango denez, sentsazio termikoa -7 eta -9 ºC artekoa izango da.

| 2014ko abenduaren 31 |Urtezahar egunean, antizikloia nagusituko da. Hau da, goizaldean hotz egingo du, batez ere, barnealdean eta baliteke kostaldean ere izotza egitea.

Barnealdean, tenperaturak -5 ºC-koak ere izan daitezke, eta baxuagoak mendialdean. Egun eguzkitsua izango da, ia lainorik gabea, eta tenperaturei dagokienez, barnealdean 5-7 ºC eta kostaldean 9-10 ºC-koak izango dira.

Haizeak leun joko du, ekialdetik, eta bortitzagoa izango da kostaldean. Oso bortitz joko ez duen arren, hotz sentsazioa handituko da.

| 2015eko urtarrilaren 1a | Urteberri egunean eguraldia antzekoa izango da. Tenperaturak hotzak izango dira lehen orduetan eta atseginagoak erdialdean. Zeru urdinak nagusituko dira. Tenperatura maximoak Urtezaharrekoak baino altuxeagoak izango dira, eta minimoak antzekoak. Haizeak ekialdetik joko du leun.

NEVADAS EN URKIOLA

Una nevada en Urkiola de años anteriores. | PHOTO | Iban Gorriti

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu