Asteartea,
2024ko Apirilak16

MugaKultura

loader-image
Durango
1:50 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 24 Km/h

Iurretak euskera erabileraren bigarren plana onartu du PPren kontrako botoarekin soilik

Mugalari

Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan ezarritakoa betetzeko, Iurretako Udalak 2015-2017 aldirako bere  II. plan berria onartu du. Plan honek Eusko Jaurlaritzaren V. Plangintzaldiarekin bat egingo du.

Euskararen Erabilera Plana burutzeko Udalaren hizkuntza-egoera aztertu da eta baita euskararen erabilera ere honako alor hauetan:

  • Hizkuntza-gaitasuna
  • Ahozko komunikazioa
  • Idatzizko komunikazioa
  • Langileen prestakuntza orokorra
  • Tresna eta aplikazio informatikoak
  • Internet eta Intranet sareak
  • Argitalpenak
  •  Hizkuntza paisaia  Iragarpenak, publizitatea eta kanpainak
  •  Diru-laguntzak
  •  Kontratazio administratiboak

 

Iurretako Udalak derrigorrez bete beharreko indizea % 60,02koa izanda, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren helburuak orokorrak honako hauek izango dira:

  • Esparru guztietan euskara zerbitzu-hizkuntza izango dela bermatzea.
  • Euskararen idatzizko erabilera areagotzea, sorkuntzari lehentasuna emanez.
  • Euskara lan-hizkuntza izan dadin ahalbidetzea, ahoz zein idatziz, laguntzeko prestakuntza eskainita progresibotasunez eta etengabe.
  • Administrazioekiko harreman-hizkuntza ahoz zein idatziz, euskara izatea bideragarria den guztietan.

Guzti hau Udal Osoko Bilkuran onartu zan aldeko iru taldeekin (EAJ, Bildu eta PSE). PPk kontra bozkatu zuen, «euskera utzean zegoelako eta ez zuelako ulertzen», adierazi du Iurretako alkateak, Iñaki Totorikaguenak.

Señaletica Iurreta iBAN GORRITI mugalari

Iurretak euskaraz bizi nahi du. | PHOTO |I. Gorriti

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu