Astelehena,
2024ko Azaroak11

MugaKultura

loader-image
Durango
4:51 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

Abadiñoko Udalak txartelak banatuko dizkie familia behartsuei janari freskoak eros ditzaten gabonetan

Mugalari

Abadiñoko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzi Javier Crespok adierazi duenez, aurtengo Gabonetan Abadiñoko Udalak erosketa-txartelak banatuko dizkie baliabide gutxi dituzten 150 bat herritarri janari freskoak erosi ditzaten, Udalak lehen aldiz egiten duen kanpaina horren helburua da  laguntza premina gehien duten herritarrei aukera ematea Gabonetan erosteko Udalaren Gizarte Zerbitzuek banatzen dituzten janari-poltsetan normalean sartzen ez diren hainbat gauza, hala nola okela, arraina eta fruta.

Hilero janari ez-galkorrak jasotzen dituzten 150 bat abadiñarrek txartel bana jasoko dute, eta txartel bakotxak 5 euroko gastua egiteko balioko du. «Bosna  euroko txartelak  banatuz  uste dugu familiek hobeto kudeatu ahal izango dituztela euren erosketak, txartelaren balio osoa eralgi ezik ez baitzaie ituliko gastatu gabe utzi duten dirua», argitu du Crespok.

Zinegotziak azaldu du txartel horiek herriko dendetan baino ezingo direla erabili eta hain zuzen ere herriko saltegi txikiei laguntzearren erabaki duela Udalak hala jokatzea. «Txartelak erabili ahal izango diren dendak identifikatuta egongo dira eta kasu guztietan herriko dendak izango dira”, esan du. Kanpaina bukatu ondoren Udalak  osorik itzuliko die denda horiei txartel bidez euretan egin diren erosketen balioa.

Kanpainak 2.000 euroko aurrekontua du eta, nahiz eta oraingoz Gabonetarako baino ez izan,  Udala aztertzen ari da  komeni ote litzatekeen urteko beste sasoi batzuetan ere egitea.

Abadiño WEB

Abadiño. |PHOTO | I. Gorriti

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu