Osteguna,
2024ko Maiatzak23

MugaKultura

loader-image
Durango
5:27 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 54 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h
ECO

ECO | Edukiontzi berdera zer bota dezakegun jakinarazteko kanpainari ekin diote Amorebieta-Etxanok eta Ecovidriok

Mugalari

Urte birik behin, hiritarrei zuzendutako sentsibilizatze-kanpaina antolatu ohi dute Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Ecovidriok. Oraingo honetarako, informazio-saioa programatu da. 

Datorren igandean, abenduak 14, gauzatuko da kanpaina, Ixer kalean egoten den domeketako merkatuaren sarreran, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara.

Bizilagunei edukiontzi berdera zer bota dezakegun jakinaraztea da kanpainaren helburu nagusia. Kontu erraza dela ematen badu ere, estatistikek erakutsi digutenaren arabera, edukiontzi horretara botatzekoak ez direnak ere bertan uzten dira oraindik ere.

 

| AUKERA BIKAINA | Hori horrela, aukera bikaina da, eta hiru dinamika dibertigarri eta eragile antolatu dira horretarako, edukiontzi berdeetan zeintzuk gauza utzi behar diren gogoratzeko. Edukiontzi berdera bota behar diren ontziak –beirazko ontziak besterik ez- eta zakarrontzira bota behar direnak –edalontziak, zeramika-lanak, platerak, kristala eta bonbillak- bereiziko dituzte partaideek.

Informazio gune gisa erabiliko den iglu berde puzgarria jarriko dute kanpaina garatzeko, eta ume nahiz nagusientzako dinamikak, ekintzak eta jolasak izango dira bertan, edukiontzi berdea erabilita gauzatzen den birziklapena hobetzeko xedez beti ere. Izatez, hiritarren sormena sustatzea bilatzen duten tailerrak antolatu dira, beirazko ale-apaingarriak, txapak eta imanak egiten ikasteko.

Contenedor Marrón Amorebieta IBAN

Edukiontzi bat Larrean, Amorebieta-Etxano. | ARGAZKIA | I. Gorriti

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu