Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
11:36 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 80 %
Ráfagas de viento: 36 Km/h

49. AZOKA | Euskal Herri osoko 36 ikastetxetako 1170 ikaslek parte hartuko dute gaur Azokan

Mugalari

F-Stop Durango taldeak argazki kameraren oinarriak lantzeko tailerra emango du

Plateruenan, Kontzertu handien plazan, 300 ikaslerentzat emanaldia eskainiko du Abadiñoko Ghetto taldeak

Azoka  IBAN GORRITI 00

Gaur, Euskal Herri osoko 36 ikastetxetako 1170 ikaslek parte hartuko dute gune guztietan antolatu diren tailerretan. Guztira 30 saiotik gora izango dira.

Plateruenan, Kontzertu handien plazan, 300 ikaslerentzat emanaldia eskainiko du Abadiñoko Ghetto taldeak. Euskal kantagintzako estilo eta garai ezberdinetako kantuen bertsioak izango dira. Parte hartzea erabakitzen duten ikastetxeek kontzertuko kantuak ikuspegi ezberdinetatik aurrez lantzeko materiala eskuratuko dute.

Ghetto IBAN

Mendiolako Ghetto taldeak umeendako kontzertu berezi bat prestatu dute gaurko. | ARGAZKIA | I. Gorriti

Saguganbaran, txikien eta handien plazan, Oskar Estanga eta Yolanda Arrieta sortzaileek gidatuko dituzte tailer bana. Oskar Estangarekin kantu baten grabaketa egingo dute eta Yolanda Arrietarekin egun batez idazle bihurtuko dira.

Ahotsenea, sortzaileen plaza, barru-barrutik ezagutzeko aukera izango dute ikasleek, eta bertan parte hartuko duten sortzaile bi elkarrizketatzeko tartea izango dute: Revolta Permanent musika taldea eta John Andueza idazlea.

Irudienean, ikus-entzunezkoen plazan, film baten bikoizketa nola egiten den ezagutu eta praktikan jarriko dute bikoiztaile profesionalen eskutik. Egindakoaren emaitza ere unean ikusi ahal izango dute.

Areto Nagusian, hitzaren plazan, Fernando Morillo idazlearen eskutik editoreek liburu baten argitalpenaren abenturan zer lan egiten duten ezagutuko dute ikasleek.

Kabi@n, digitalaren plazan, batetik mugikorrak segurtasunez erabiltzeko aholkuak jasoko dituzte. Horrez gain, mugikorretararako aplikazio bat sortzeko lehen pausuak ikasiko dituzte, eta bigarren tailer batean scratch eta legorekin progarmatzen hasteko lehen urratsak emango dituzte.

Szenatokian, arte eszenikoen plazan, Zurrunka antzerki taldearekin itzal-txotxongilo antzezlan baten sekretu eta teknikak ikasiko dituzte.

Azoka TBk zuzenean bideoklipez osotutako musika saioa ekoiztuko du. Ikasleek zuzenean jarraitu ahal izango dute saioa platoan, eta bideoklipetako musikariekin solasaldian ibili teknologia berriek ematen dituzten aukerak baliatuz

Durangoko museoan, bi tailer egingo dira. Lehenengoa Artiumek eskainiko du eta material sinpleenekin esperimentatuz forma ezberdinetako irudiak sortuko dituzte. F-Stop Durango taldeak, berriz, argazki kameraren oinarriak lantzeko tailerra emango du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu