Abadiñok euskararen eguna ospatzen du eskola-umeendako hainbat ekitaldirekin
Mugalari
Abenduaren 3an Abadiñok Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen du gaur musika, antzerki eta bestelako ekitaldiz osatutako egitarau batekin, gehienbat Traña-Matiena eta Zelaietako eskoletan gauzatuko dena. Abadiñoko Udalak eta ikastetxe biek antolatutako egitarau horren barruan herriko ikasleek haur merienda bat egingo dute probalekuan eta publiko orokorrarentzat kalejira bat egingo da Oxabi musika taldearekin, probalekuan hasiko dena 18:00etan.
Traña-Matienako eskoletan hainbat ekitaldi egingo dira eskolaorduetan, hala nola ipuin kontaketa saioak Saroa Bikandi kontalariarekin edo «Faustinarekin munduratuz» antzerkiaren emanaldia, besteak beste. Goizean, Behibi’s konpainiak ‘Murren bidaia’ izeneko txotxongilo ikuskizuna eskainiko du Errotan eskola-umeentzat. Halaber, kalejira ireki bat egingo da Traña-Matienako kaleetan barrena 16:45etatik aurrera.