35 urtez Euskal Herrian Euskaraz berbaldia egin dute Durangon
Mugalari
Iragan ostiralean egin zuten. EHEren ibilbidearen inguruari gainbegiratua eman eta Durangoko EHEren erronken inguruan hausnartu zuten bertan; besteak beste, norbanakoen aktibazio eta kontzientziazioa, udal administrazioa euskalduntzea eta taldearen antolakuntza izan zituzten hizpide. Ondoren, Berbaroko txokora joan ziren denak afari eder eta giro paregabeaz gozatzera.