Larunbata,
2024ko Abenduak28

MugaKultura

loader-image
Durango
10:13 am,
temperature icon 6°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

AMOREBIETA-ETXANO | Ipuin eta liburu ez-sexisten familientzako gida, kale-antzerkia eta ‘Agua’ filmaren proiekzioa dira azaroaren 25eko nobedadeetako batzuk

Mugalari

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna oroitzeko hainbat jarduera programatu ditu Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun arloak: Eguerdiko 13:00ean, indarkeria matxista gaitzesteko kontzentrazioa izango da, eta erakunde-adierazpena.

Udal liburutegiarekin batera, eta 5 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduta, ipuin kontalariaren saioa antolatu du Berdintasun arloak azaroaren 25erako. Liburutegian bertan izango da arratsaldeko 18:00etan, eta ipuin eta liburu ez-sexistak, adinka eta gaien arabera sailkatuta, biltzen dituzten familientzako gidak banatuko dira.

| ‘AGUA’ ZORNOTZA ARETOAN | KINE elkarteak ere kolaboratzaile jardun du programatu diren ekitaldietan, eta azaroaren 25ean, iluntzeko 20:00etan, Agua filma proiektatuko da Zornotza Aretoan.

Era berean, auto-defentsa feministarako ikastaroa antolatu da. Indarkeria sexistari antzeman eta aurre egiten irakatsiko dute bertan. Azaroaren 22an (larunbata) eskainiko Zelaieta zentroan, goiz eta arratsaldez, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara hain zuzen.

“Genero indarkeriaren aurrean ez ezazu orririk pasa”. Hori da azaroaren 29an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Amorebieta-Etxanoko kaleetan zehar aktore batek aurkeztuko duen leloa, indarkeria matxistak dakartzan kalteez kontzientziak irazekitzeko. Interpretazio-lanekin batera, liburuen orrialdeak markatzekoak banatuko ditu zornotzarren artean, eta emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez paso ez egiteak daukan garrantzia azpimarratuko.

02

Fotograma de la película ‘Agua’. | PHOTO | Promo de ‘Agua’

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu