Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
2:57 am,
temperature icon 9°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 46 Km/h

49. DURANGOKO AZOKA | Kulturgintzari buruzko kezka eta gogoetak kultur plazaren erdigunera ekarriko ditu feriak

Mugalari 

  • Elkarrizketak, aurrez aurreko solasaldiak eta mahainguruak izango dira Areto Nagusiko egitarau berezian
  • 36 ikastetxetako 1170 ikaslek parte hartuko dute Ikasle Egunean
  • Zortzi guneeetan eta hainbat kultur disziplinen artean norbere plana aurkitzeko gonbitea luzatu dute antolatzaileek
Guneen_prentsaurrekoa

Gaur aurtengo Durangoko Azoka aurkeztu dute. | ARGAZKIA| Ekaitz Goienetxea

 

49.Durangoko Azokako guneek aurtengo ediziorako prestatu dituzten nobedade nagusiak aurkeztu dituzte gaur prentsaurrean. Beste urtebetez kulturzale guztiak asebetetzeko asmoarekin Landakon hasi eta San Agustineraino, Durango Hirian ibilbidea proposatu dute zortzi gunetako aukerak aurkeztuz. Areto Nagusia, Ahotsenea, Kabi@, Irudienea, Saguganbara, Plateruena, Szenatokia eta Azoka TBk osotzen dute hainbat disziplinatako programazio oparoa. Guztia 700 metroren barruan etae bost minutuko distantzian.

Nobedade nagusia Landakogunean kokatzen den Areto Nagusiak izango du. Gerediagako presidentea den Nerea Mujikak azaldu duenez, “Euskal kulturaren plaza nagusia, euskal kulturari buruzko gogoeta gune garrantzitsu bilakatzeko erronka” hartu dute Gerediagan. Horretarako, kultur sektorearen kezka, erronka eta gogoetak jasoko dituen espazioa egokituko dute programazioaren barruan. “Sortzaile, eragile, industria eta, oro har, kultur sektorearentzat espazio bat eraiki dugu Areto Nagusian, Gogoetaren Plaza bilakatu dadin. Azokaren stand-etan, pasilloetan eta Landakogunearen inguruetan ematen diren solasaldi, eztabaida eta proposamen berritzaileak azokaren erdigunera ekarri nahi izan ditugu, azokaren bihotzera” zehaztu du Nerea Mujikak.

| Ikasle Eguna beteta| Gunez gune nobedade guztien berri eman aurretik, Ikasle Egunari dagozkion datu nagusiak ere aurkeztu dituzte. Abenduaren 5eko egitarauaren zati handi bat hartuko du haur eta gazteei zuzendutako eskaintzak.

Aurten iaz baino tailer gehiago antolatu dira, eta guztira 30 saiotik gora eskainiko dira. Euskal Herri osoko eskariak jaso ondoren, 36 ikastetxetako 1170 ikaslek parte hartuko dute tailerretan (ikusi eranskinean egitaraua).

 

GUNEZ GUNE – NOBEDADEAK

Guneen nobedadeak aurkeztuta, azokako bisitariari gonbitea luzatu die Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak azokako guneetatik norberak bere “plana” aurkitu dezan. Egunotan izten ari diren programazioan danetariko aukerak izango direla zehaztu du, Durangoko Azoka, “kultura bizitzeko plaza handia” dela azpimarratuz.

 

1.- SZENATOKIA, Arte eszenikoen plaza

Euskarazko arte eszenikoen eremua da. San Agustin Kultur gunean dago kokatuta, eta euskal antzerkian edo dantzan egiten diren lanak plazaratzeko tartea eskaintzen da, eta era berean,  zaleak sortzaileekin zuzeneko harremana izateko aukera dute. Honako ekintzetan: “Kafia eta Berba” Zubi eta Mugalariak deialdietako irabazleak  etorkizun laburrean gauzatuko dituzten
lanen sorkuntzaz eta produkzioaz hitz egiteko solasaldia;  Antzerki Maratoia 8 antzezlanen laginak ikusteko aukera edota estreinaldi bat: Kepa Junkera eta Organik dantza taldearen eskutik “Txapeldun” ikuskizuna.

 

2.- IRUDIENEA, Ikus-entzunezkoen plaza

Zugaza zinema aretoan kokatuko da aurten ere. Euskarazko zinemagintzaren erakusleihoa izango da, dela dokumentala, film laburrak zein film luzeak. Zinemaren munduan formatu ezberdinetan sakonduko dute: emanaldiekin, aurkezpenekin edota eztabaidekin. Kameratoiaren 10. Edizioa eta Xalbador filmaren hegoaldeko estreinaldia izango dira hitzordu nagusietako bi.

 

3.- AHOTSENEA, sortzaileen plaza

Bi espazio izango ditu Ahotseneak, ohiko legez, baina aurtengoan berrikuntza batekin dator. Bi espazio horiek bi karpa ezberdinetan joango dira banatuta: zuzenekoen karpa eta solasaldiena. Ahotsenea, liburua edo diskoa plazaratzen dutenen parte hartzean oinarritzen da.

Aurkezpenak egiteko epea zbaaldu zenean, egun bakarrean bete ziren tarte guztiak. Hainbat sortzaile kanpoan geratu ziren. Espazioaren birformulatze honekin eskaria egin duten sortzaile denei lekua egin zaie. Guztira, 55 kontzertu eta 35 solasaldi.

 

4.- PLATERUENA, Kontzertu handien plaza

Euskal Herritik etorritako euskaltzale eta kulturzaleen topalekua da. Gatibu, Hesian eta Vendetta taldeak izango dira kontzertuetako batzuk. Berezia izango da aurtengoa. Hamargarren urteurrena, zilarberritzen parte hartze prozesua eta diru ekarpen eta borondatezko lan kanpaina oinarri  “…eta urte askotarako” ikuskizuna prestatuko du Plateruenak disziplina artistiko ezberdinak bilduz.

Gatibu Azoka 2010 Durango IBAN GORRITI

Gatibu taldea Azokan egon zen, 2010 urtean, Plateruenan. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

 

5.- SAGUGANBARA, Txiki eta Handien plaza

Areto handia eta areto txikia izango ditu aurten ere Saguganbarak, eta biak beteko ditu idazle, ilustratzaile, bertso, ipuin kontaketa eta beste haimaika ekintzarekin. Aurten berrikuntza nagusia Berbaro elkartea eta Mintzola Fundazioaren arteko elkarlana da. Ondorioz, ahozkotasunean eta kulturaren transmisioan garrantzia ipinita 20 tailerretik gora antolatuko dira.

 

6.- KABI@, Digitalaren plaza

Kultura digitalaren plaza izanik, azken hilabeteotako teknologia proiektuak aurkezteko gunea da. Lau ardatz nagusi izango ditu: hezkuntza, sortzaileak, komunitatea eta enpresa. Egun bakoitzak ekitaldi nagusi bat izango du arratsaldean. Adibide modura, “Inguru Aldagaiak” izeneko performace berezia, musikaz, dantzaz eta efektu digitalez nahastuta. Edota Herri Liburutegi Digitala proiektuaren aurkezpena.

 

7.- AZOKA TB

Aurten platoa izango du Azoka Telebistak Landakon. Zuzeneko saioak ekoiztuko ditu azokan gertatzen dena bertatik bertara kontatzeko, zein streaming bidez edota tokian tokiko telebistetan. Publikoarentzat lekua izango da platoan eta publikoarekin elkarreragina sustatuko da, platotik zuzenean edo sare sozialen bitartez. Tartean egongo dira, goizeko eta arratsaldeko magazine bana, sortzaileekin elkarrizketa saioak eta gazteentzako DJ musika saioa.

 

8.- ARETO NAGUSIA, Gogoetaren plaza

Guneetako nobedade nagusia dakar Areto Nagusiak edizio honetan. Euskal kulturaz solastu, eztabaidatu eta hausnartzeko espazioa sortu da Areto Nagusian, ohiko liburu eta proiektuen aurkezpenez aparte. Sortzaile, eragile, industria eta, oro har, kultur sektorearentzat espazio bat  izango da Areto Nagusian, Gogoetaren Plaza bilakatzeko helburuarekin.  Hiru gai hizpide hartuta egituratuko dira saio ezberdinak: hizkuntzaren hautua, sostengu ekonomikoa, eta transmisioa. Gai hauen gainean ikuspegi ezberdinak erakutsi dituzten parte-hartzaileek jardungo dute. Izenetako batzuk:  Fermin Muguruza, Maialen Lujanbio, Bernardo Atxaga, Lorea Agirre, Jon Sarasua, Joxean Muñoz, Jose Mari Sors, Gorka Urbizu, Laura Mintegi, Ander Lipus, Gotzon Barandiaran, Xabier Monasterio, Niko Etxart, Bea Zabalondo eta Mikel Martinez tartean. Egunero hiru saio eta hiru formatu: elkarrizketa pertsonala, bi lagunen arteko solasaldia eta mahai-ingurua.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu