Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
2:40 am,
temperature icon 10°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 46 Km/h

Ahotseneak karpa bi ipiniko ditu Durangoko Azokan

Mugalari

Zuzenekoak batean eta solasaldiak bestean. Ahotseneak, sortzaileen plazak, gainezka egin zuen egun bakarrean, izena emateko deialdia ireki eta segituan, irailaren 16an. Asko eta asko kanpoan geratu ziren, urteotako karpa bakarra txiki utzita. Horrela, denak kabitzeko modua topatzen ahalegindu ostean, aurten bi karpa ipiniko ditu Ahotseneak.

_MG_2949

Durangoko Baraia taldea Ahotsenean. | ARGAZKIA | I. Gorriti

Lehen, karpa bakarrean tartekatzen ziren solasaldiak eta zuzenekoak, albo banatan. Orain, solasaldiak bigarren karpara pasatuko dira, eta zuzenekoak tartekatuko dira ohiko karpa handian, agertoki birekin, orain talde bat alde batean, gero hurrengo taldea beste aldean.

Egitaraua berrosatzeko lanean ari dira orain, koadrante berria antolatzen. Guztira, 55 zuzeneko eta 35 solasaldi inguru egingo dira aurten.

ETXE by IBAN GORRITI 09

Berrizko Etxe akustikoan Ahotsenean. | ARGAZKIA | I. Gorriti

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu