Asteartea,
2024ko Abenduak10

MugaKultura

loader-image
Durango
7:21 pm,
temperature icon 6°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

GAUR ARRIAGAN, ETA AZAROAN DURANGON| Eneko Sagardoy durangarrak bere lehen lan protagonista Maskarada taldearekin antzeztuko du

Izaskun Ellakuriaga

“Arkimedesen printzipioa” gaur, urriak 29, taularatuko dute lehenengoz Arriaga Antzokian. Maskarada antzerki taldeak euskaraz eta gazteleraz prestatu du antzezlana, Josep María Miró i Coromina katalanaren lana. Carlos Panera zuzendariak bi antzezle talde izan ditu gidatzeko. Euskarazkoan, Eneko Sagardoy durangarra aurkitu dugu.

FOTOSEUSKERA

Eneko Sagardoy durangarra ‘Iñaki’ da “Arkimedesen printzipioa” antzezlanean. | ARGAZKIA | Maskarada

Eneko Sagardoy “pozik” igarri dugu “obra bateko protagonista nagusi modura” bere lehen lanaren aurrean. Orain arte egin dituen lanekin konparatuta “testu mardula” izan duela lantzeko azpimarratu digu. “Egunerokotasunari” lotutako antzerkia dela ere definitu du antzezlana. “Orain arte antzerki poetikoa bezela definitu daitekeena egin dut. Egunerokoari hain lotuta dagoen istorio bat antzeztea ezberdina da”, azaldu digu.

Eneko Sagardoy ‘Iñaki’ da “Arkimedesen printzipioa” antzezlanean, igerileku bateko entrenatzailea. Istorioaren abiapuntua salaketa bat da: aita batek entrenatzailea salatuko du bere umeari ahoan mosua eman diola-ta.

| Durangon, azaroak 23 | Gaur eta bihar antzerki lana euskaraz ikusteko aukera izango da Arriaga antzokian, goizeko 11etan(urriak 29) eta goizeko 11etan zein gaueko 20:00etan (urriak 30). Azaroaren 23an, berriz, Durangoko San Agustin Kultur Gunean eskainiko dute emanaldia.

10378970_10205244510022995_3303097745718019559_n

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu