Astelehena,
2024ko Abenduak09

MugaKultura

loader-image
Durango
5:05 pm,
temperature icon 8°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 30 Km/h

‘VIVIR CADA DIA’ 34 URTE ETA GERO GARAIN | Egun bat Momoitio Ganekoa baserrian

Izaskun Ellakuriaga

TVE telebista kate bakarra zen sasoian, 1980an, Garaiko Momotio Ganekoa Euskal Herriko baserri eredutzat erakutsi zuten. Orduko “Vivir cada dia” telebista saiorako kapitulu baterako irudiak grabatu zituzten. “El caserio vasco” izenarekin ordu erdi eskaseko telebista saioa ekoiztu zuten. Igandean, urriak 26, Garaiko Elizabarrin ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izango da goizeko 11:30ean Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.

images

‘Vivir cada día’-ren logoa.

Milikua-Atutxa familia da protagonista ikus-entzunezkoan: Gabriel Milikua, Maritxu Atutxa eta euren lau seme-alabak Lazaro, Milagros, Miguel eta Marijose. Grabaketarako prestatzea asko kostatu zitzaiela kontatu digu Lazaro Milikuak: “euskaraz ez bazen, nola hitzegingo genuen galdetzen genion elkarri. Baina, azkenean, bi eguneko kontua izango zela esan ziguten eta konbentzitu ginen”. Bi astera luzatu ziren grabazioak.

Baserritik bizi zen familia 1980an: esnea saldu, gazta egin, ortuariak saldu, gari urunarekin ogia egin… animaliak zaintzeaz, baratzeko lana egitea eta baserria txukuntzea ziren familiaren egiteko nagusiak. Eguneroko hori erakusten da ‘El caserio vasco’ telebista saioan.  Milikua-Atutxa familiaz aparte, garaitar gehiago ere ageri dira ikus-entzunezkoan, herriko dantza taldearen entseguak ere grabatu zituztelako.

| MOBIDA HANDIA | 1979ko gabonetan egin ziren filmaketa lanak eta urtebetera emititu zuten telebistan. “Gaur egun filmeak grabatzen diren antzera, karril gaineko kamarak erabili zituzten. Goizean goiz etortzen ziren baserrira eta gauera arte luzatzen zituzten grabazioak” gogoratzen du Lazarok. “Mobida handia izan zen.  Buruhauste handia egin ala ez erabakitzeko familian, eta mobida handia grabazioen kontu guztia”.

35 urte eta gero, familiak izan du igandean erakutsiko dena elkarrekin ikusteko aukera. “Asko emozionatu ginen. Negarren puluak ere izan ziren”, momento polita izan zela familiarentzat aitortu du Lazaro Milikuak.

jardunaldiakGarai.proiekzioa

Gabriel Milikua, Maritxu Atutxa eta euren lau seme-alabak Lazaro, Milagros, Miguel eta Marijose. | ARGAZKIA | Gerediaga Elkartea

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu