ABADIÑO | Frankismo garaiko eskola bati buruzko tragikomedia bat antzeztuko da larunbatean Errotan
Iturria | Abadiñoko Udaleko prentsa oharra
Castro Urdialesko Tela Marinera antzerki konpainiak “Juegos prohibidos” izeneko lana –frankismo garaiko eskola bati buruzko tragikomedia bat– antzeztuko du datorren larunbatean Abadiñoko Errota Kultur Etxean. Haur talde batek eskolan pairatzen dituen abusu eta gorabeheren bitartez garai ilun baten ezaugarri eta barne-toles ilunak ikustera ematen zaizkigu lan honetan.
Alberto Mirallesen testu batean oinarritutako antzezlana da, Tela Marinera talde amateurraren hamar aktorek taularatua, Viviana Blanch argentinarrak zuzendua eta konpainia horrek antolatutako trukaketa egitarau baten barruan Abadiñora datorrena. Irailean Abadiñoko Banarte taldeak saio bat eman zuen Castro Urdialesen eta orain Tela Marineraren txanda da berea Errotan eskaintzeko ordainez.
Ikuskizuna zapatuan eskainiko da, 20:00etan eta sarrera bi euro kobratuko da.