Astelehena,
2024ko Maiatzak27

MugaKultura

loader-image
Durango
8:44 am,
temperature icon 14°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

AMOREBIETA-ETXANO | Ixerren txandakakoa eta dohainik izango den parking berria zabaldu du Udalak

Iturria | Amorebieta-Etxanoko Udala (abajo en castellano)

 

Ixerreko parkingaren irekieraz, aparkatzeko 146 leku gehiago daude gaurtik aurrera Amorebieta-Etxanon. Udalerrian aparkatzeko guneak areagotzeko apustuaren elementuetako bat da txandakakoa eta musu-truk den  parking hau.

Astelehenetik ostiralera, goizeko zazpietatik gaueko hamarretara bitartean aparkatu ahalko dira ibilgailuak bertan, hiru orduz gehien jota. Larunbatetan, berriz, arratsaldeko hirurak arte, igandeetan  merkatua izaten delako toki horretan. Astelehenetik ostiralera bitartean gauez ere utz daitezke autoak bertan eta ez zaie zigorrik jarriko, baina ezarritako ordutegitik ate ezingo dira aparkalekutik atera. Txandaketa bermatze aldera, parkingetik irten ondoren beste bi ordu pasa beharko dira gutxienez atzera sartu aurretik.

Udalerriko tokiko komertzioaren aldeko neurrietako bat da aparkaleku berria egokitu izana eta ezaugarri berberak dituen beste parking bat zabalduko da Nafarroa zentroan.

Hurrengo asteetan jarriko da martxan Nafarroa zentroko aparkaleku berria. Goizeko zazpietatik gaueko hamarretara bitartean egongo da zabalik, astelehenetik igandera, eta aparkatzeko 25 leku izango ditu. Kokagune honetan ezingo da gaueko hamarretatik goizeko zazpietara ibilgailurik utzi, zentroan inolako jarduerarik ez dagoenez, segurtasun neurri gisa itxita egongo delako.

Hirigunearen erdi-erdian 213 aparkaleku berri sortuko dira guztira, udalerriko komertzioetan kontsumoa sustatu eta finkatzeko xedez. Betarraganen ere beste aparkaleku bat zabalduko da datorren urtearen hasierarako. Era tradizionalean funtzionatuko du hirugarren aparkaleku honek, debaldekoa izango da eta 42 leku izango ditu.

DSC_0040 copia

Ixer. |PHOTO | Amorebieta-Etxanoko udala

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano abre el nuevo parking rotatorio y gratuito de Ixer

Amorebieta-Etxano cuenta desde hoy con 146 nuevas plazas de aparcamiento en Ixer. En el marco de su apuesta por ampliar las zonas de aparcamiento del municipio, han creado este nuevo parking rotatorio y gratuito.

Los vehículos podrán aparcar de siete de la mañana a diez de la noche de lunes a viernes durante un máximo de tres horas, mientras que los sábados será hasta las tres de la tarde, ya que al día siguiente en este emplazamiento acoge el mercado dominical. Las noches de lunes a viernes, los vehículos podrán permanecer en el aparcamiento sin ser sancionados, pero no podrán sacar el coche fuera del horario. Para garantizar la rotación, tras abandonar el parking habrá que dejar un mínimo de dos horas para volver a entrar.

El consistorio ha puesto en marcha esta medida para favorecer el comercio local del municipio. Junto a este aparcamiento, se abrirán otro de similares características ubicado en el Centro Nafarroa.

El nuevo parking del centro Nafarroa empezará a funcionar también en las próximas semanas. Contará con 25 plazas en un horario de siete de la mañana a diez de la noche de lunes a domingo. En este emplazamiento, a partir de las diez no podrá haber ningún vehículo dentro del parking ya que, como no hay actividad en el centro por la noche, se cerrará por seguridad.

En total se crearán 213 nuevas plazas en pleno centro urbano para promover y consolidar el consumo en los comercios del municipio, ya que también habrá otro nuevo parking tradicional en Betarragane, que contará con 42 plazas de uso gratuito y estará finalizado a principios del próximo año.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu