Ostirala,
2024ko Abenduak27

MugaKultura

loader-image
Durango
1:59 am,
temperature icon 9°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

ABADIÑO | Udalak lortu du geraraztea Gazteluko lanetan gauaz egiten ziren zaratak

Iturria | Abadiñoko Udaleko prentsa oharra

Abadiñoko Udalak akordio bat lortu du Gazteluko tunelak egiten ari den UTEarekin, 12:00etatik 06:00etara bitartean ez dezan egin ez leherketarik eta ez bestelako lan burrundaratsurik. Gazteluko auzolagunak haserre egon dira Gerediaga-Elorrio saihesbideko lanetan gauaz egiten ziren zaratak zirela medio. Udalak, lortu nahian UTEak ez dezan egin zaratarik gauaz, enpresa horren aurkako espediente bat zabaltzeko lehen urratsak eman ditu, baina azkenean ados jarri da enpresarekin eta albora utzi du espedientearen bidea. Jose Luis Navarro alkateak esan duenez, horrelako espedienteen tramitazioa oso gauza luzea da eta espedientearen bidetik jo ezkero Gazteluko bizilagunek  asteetan jarraitu beharko zuten nozitzen enpresaren gauazko zaratak. UTEak akordioa zintzo betetzen duela segurtatzeko, Alkateak gazteluarrekin harremanetan jarraitzen du eta hauek esan diote enpresak momentuz errespetatu egiten duela ezarri zaion ordutegia.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu