ABADIÑO |Taxi lizentzia bat lortzeko ez da beharrezkoa izango herrian erroldatuta egotea
Iturria | Abadiñoko Udaleko prentsa oharra
Abadiñoko Udalak Taxien Udal Ordenantza aldatu du taxi lizentziak edonoren eskura jartzeko. Gaur arte udal ordenantzaren arabera taxi lizentziak eskuratzeko ezinbestekoa zen abadiñarra izatea eta Abadiñon erroldatuta egotea gutxienez urtebetez. Orain, alboherrietako ordenantzen ereduari jarraituz, Osoko Batzarrak ezabatu egin du bigarren eskakizun hori.