Ostirala,
2024ko Urriak04

MugaKultura

loader-image
Durango
2:27 pm,
temperature icon 19°C
Humidity 49 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Javi Renobales aktorea emango dio hasiera Zornotza Aretoaren eszena-programazioari ‘Kibubu’ antzezlanaz

Kibubu1

Jabi Renobales | ARGAZKIA | Marie de Jongh

ITURRIA| Amorebieta-Etxanoko  udaleko prentsa oharra

  • Javi Renobales aktore zornotzarrak emango dio hasiera Zornotza Aretoaren eszena-programazioari Kibubu antzezlana Urriaren 3an emango dio hasiera Zornotza Aretoak udazkeneko eszena-eskaintzari, Marie de Jongh konpainiak familientzat ekoiztu duen Kibubu antzezlanaz.. FETENen 2014ko aktore onenaren saria irabazi duen Javi Renobales antzezlari zornotzarra da lan honen protagonistetako bat.Errespetuari eta askatasunari buruzko ikuskizuna da. Arrakastak barik, ilusioak bultzatutako pailazo bikotea dira Xebas eta Cocó. Prestatzen ari diren hurrengo ikuskizunerako, aldaba jotzera eramango dituen elementua sartzea erabaki du Xebasek: benetako gorila, hezur eta haragizkoa.Hori ez da, ordea, zornotzarrek familian disfrutatzeko hemendik eta urte amaierara bitartean programatu den ikuskizun bakarra. Ametx erakunde autonomoak beste lau proposamen eskainiko ditu:Amama Anaren bidaia, LA PAPA Teatrorena, abenduaren 13an, arratsaldeko 18:00etan. Belaunaldien arteko harremanak, aitona-amonen eta iloben artekoak,  sustatzeko espazio bilakatu nahi dute antzerkia La Papa konpainiakoek porposamen honen bidez.“Bizitza dagoeneko bizi izan duten umeak gara zaharrok”- dio amona Anak- eta lelo horretatik abiaturik, dibertitu egingo du, eta dibertitu egingo da, xalotasunari gordeta egoten den espazioan bere burua berriro aurkiturik.Hiru txerritxoak, GLU GLU produkzioena, abenduaren 30ean, bi saiotan (17:00etan eta 19:00etan). Hiru txerritxoak ipuin klasikoa da Glu-Glu konpainiaren produkzio honen abiagunea, gaur egungo edukiak eta tankerak gehiturik. Komedia, jolasa, musika eta dantza tarteko, hirietan bizimodu jasangarria eta dibertigarria gauza daitekeela erakutsiko digute hiru txerrikumeek… Otsoaren hatzaparrek harrapatu ezean, noski!Ka dira, Elirale konpainiarena, azaroaren 15ean, 18:00etan. Dantza garaikidea da, umeei zuzenduta. Bi dantzari arituko dira taula gainean, Claude Boujon idazlearen Aulki urdina haurrentzako lanean du oinarri.

    Astebete geroago, azaroak 21, Bizkaiko zenbait herritan garatuko den haurrentzako dantza eta antzerti jaialdiari atxikita, Dansmakers konpainia holandarrak harrituta utziko gaitu Kleur izeneko ikuskizunaz. Koloreko kuboak 2 urtetik gorako umeentzako ikuskizun honetan. Zelaietan antzeztuko da, eta 2 saio izango dira, 17:00etan bata eta 19:00etan bestea. Leku-kopurua mugatua da.

    Ohikoa denez, mota guztietako ikusleei zuzenduta dauden proposamenak ere eskainiko ditu Zornotza Aretoak.

    Txileko La llave maestra konpainiak lan berezia, bitxia, ekarriko du urriaren 10ean: Delirios de papel Antzerti bizia, alaia eta zuzena egiten dute, antzezlanetan objektuak, maskarak eta  arte bisualak konbinaturik.

    Era berean, urriaren 24an kabaret ikuskizuna izango dute zornotzarrek gozagarri. Cabaret Chihuahua musikal kritikoa, ironikoa, euskal-mexikarra eta zonbi samarra, krisialdirako egokia. Gainbegiratua azken hamarkadan gizartean sumatzen den aldarteari. Barre egingo diogu geure eboluzioari, salto eginez kontsumismo alai eta kezkarik gabekotik krisialdi ekonomikoak eragindako amorraziora.

    “NOT never on time, Khea Ziater taldearena, azaroaren 7rako dago programatuta. Bertan protagonista, Isbelle 40 urteko emakumea. Galera garrantzitsua jasan du bizitzan. Harrezkero, eta aurrera jarraitzeko moduaren bila saiatu bada ere, hainbatetan eta hainbat eratan saiatu da bere buruaz beste egiten.

     

    Abenduaren 12an, berriz, Madrilgo Mirage Teatro konpainiak Saharaz hegoaldeko 14 etorkinekin eszenaratu duen ikuskizun dokumental esanguratsu eta txit dibertigarria izango da aretoaren proposamena. Quijotadas antzezlanak paralelismo egokia ezarri du Alonso Quijanoren zaldun-fantasien eta beroriek bezain kimerikoak diren eta Afrikako seme-alaba asko El Doradotzat dauzkaten lurretara abiatzera bultzatzen duten sinesteen artean.

     

    Musikak ere bere tokia izango du programazio honetan. Azaroaren 13an, ZELAIETA zentroko kontzertu gelan, Gabacho Connection jazz boskotea Essaouira hiriko musikari marokoarrekin batera,

    Beñat Egiartek azaroaren 28an Zornotza Aretoan aurkeztuko duen proposamena erabat ezberdina izango da. Osasun arazoak zirela eta, bertan behera utzi behar izan zuen apirilaren 4rako programatuta zegoen kontzertua. Urteen joan-etorrian ahaztu samar geratu diren euskal  konpositoreen lanekin batera, operetako eta zartzueletako aria ospetsuak eskainiko dizkigu tenor zornotzarrak.

    Azkenik, abenduaren 10ean, dagoeneko tradizio bilakatu den Gabonetako Kontzertua etorriko da Zubiaur Musika Eskolaren eskutik.

    Zinekluba

    Zineklubaren zikloei dagokienez, berriz, urrian, “Gazte gara gazte” zikloaren txanda izango da.  Frances Ha, Ida eta Boyhood filmak ekarriko dizkigu. Azaroan, “Pare bat akorde”, Alabama Monroe, Begin again eta Jersey boys filmen proiekzioaz eta, urteari amaiera  emateko, abenduan “¿Pasas tiempo con tu familia?” zikloa, non Le passe, Omar eta Hermosa juventud pelikulak ikusteko aukera izango baita.

    aquello, y a pesar de sus esfuerzos, son varios los intentos de suicidio que lleva a cabo.

El 12 de diciembre el teatro acogerá una pieza de teatro reveladora y divertidísima que la compañía madrileña “Mirage Teatro” ha puesto en escena con 14 inmigrantes subsaharianos. ‘Quijotadas’ establece un paralelismo certero entre las fantasías caballerescas de Alonso Quijano y las no menos quiméricas creencias que empujan a tantos hijos de África a poner rumbo a El Dorado.

La música también estará presente en la nueva programación. El 13 de noviembre, en la sala de conciertos del centro ZELAIETA, el quinteto de jazz “Gabacho Maroconnection” unido a músicos marroquíes de la ciudad de Essaouira formarán junto al maâlem Hamid Moumen una banda que mezclará gnawa, afro, jazz y música tradicional marroquí.

Beñat Egiarte ofrecerá el 28 de noviembre, en el teatro,  un concierto completamente diferente. En esta ocasión, el tenor zornotzarra afincado en Barcelona, recupera el concierto que tuvo que suspender el pasado 4 de abril por motivos de salud. Ofrecerá un programa que recupera compositores vascos y obras que con el tiempo han caído en el olvido.

Y por último, el 10 de diciembre. Zubiaur Musika Eskola nos deleitará con el ya tradicional concierto de Navidad

Cine-Club

En cuanto a los ciclos de cine-club. En octubre le tocará el turno a “Gazte gara gazte” con las películas “Frances Ha”, “Ida” y “Boyhood”.En el mes de noviembre, el ciclo será “Pare bat akorde”. En esta ocasión se proyectarán “Alabama Monroe”, “Begin again” y “Jersey boys” y en diciembre, el ciclo “¿Pasas tiempo con tu familia?” incluirá las películas “Le passe”, “Omar” y “Hermosa juventud”

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu