Igandea,
2024ko Apirilak21

MugaKultura

loader-image
Durango
2:27 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 35 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

BOTEPRONTOAN | Toti Martínez de Lezea | “Giltzak kanpoan utzi ez ditudala begiratzen dut etxeko atea zarratu aurretik”

I. Ellakuriaga | I. Gorriti

 

Toti Martinez de Lezeak ez du behar aurkezpenik. Boteprontoan egin dizkiogun galderak erantzuteko ere di-da animatu da eta nobela berri bat idazten ibiliko bailitzan bota ditu erantzunak. Agian, azaroan ‘Enda Lur’ izenarekin argitaratuko duen nobelan irakurriko ditugu.

IMG_0065

Toti Martínez de Lezea.

– Zein bidek eramaten du Enda Lurrera?

Galdutako gure oroimenak. Euskal Herrian behin bizi izan ziren tribuena, inbaditzaileen aurrera borrokatu zutenena, gure historiaren zati bat ere badiren siniskera zaharrena.

–  Bizi al zinen La Herbolera-rekin Anboton?

Klaro! Mendi sakratutik egunsentiak ikusi nituen, bere negarpuluak sikatu nituen eta umea mundura ekartzen lagundu ostean Jainkosaren uteroa luperatu nuen.

–  Zergaitik diozu hain irmo sorginak ez dirala existitzen? Marik entzuten bazaitu?

Ez dira existitzen kontatu dizkigutenak. Baina, gure herriko tradizioak eta siniskerak trasmititu zizkiguten andra jakintsuak bai. Amari, Ama-ari-da… irribartsu dago ahoa zabaltzen dudanean.

 – Mendia ala hondartza?

Mendia munduko gure txoko txiki honen edertasuna begiratu ahal izateko. Hondartza, iluntzean dragoiak  Mendebalderantza nola hegaz egiten duten eta zerua beren suarekin gorriz nola margotzen duten ikusteko.

– Pailazoa ala titiritera?

Biak; pailazoa irribarreak sortzeko eta titiritera ilusiozko munduak sortzeko, izan ere batzuetan inguratzen gaituen errealitatea baino sinesgarriagoak dira-eta.

 Beste batzuen nobela:

Irakurtzeak merezi duen edozein.

– Filme bat:

Barre zein negar eragingo didan edozein.

– Mania bat:

Musikarekin idaztea, baina ez nuke mania deituko.

– Zinema areto bat?

Jendea berandu heltzen ez den bat, inork palomitak jango ez dituen bat, eta mugikorrak entzungo ez diren bat.

– Zentzumena?

Justiziaren zentzua, mundua atseginagoa izatea lortuko duen bakarra izango delako, nahiz eta sarri faltan egon.

– Lo ala itzarrik ametsetan?

Hobeto itzarrik. Era horretan zer amestu dudan gogoratu dezaket. Gainera, asko izaten dira.

– Txokoa ala barbakoa?

Txokoa, sutea ondoan daukala eta gai interesgarriei buruz hitzegiten dakiten lagunekin.

– Larrabetzu ala Gasteiz:

Gasteizen jaio eta hazi egin nintzen; Larrabetzun jaio eta hazi dira gure semeak. Bi lekuak dira niretzat maitagarri.

–  Kukubiltxo zuretzako…

Izan zen, bizitzako gauza askoren antzera. Bere momentua izan zuen eta disfrutatu egin nuen. Baina orain oroitzapena baino ez da.

– Ezaugarri bat:

Zintzotasuna edozein pertsonengan, edozein lekutan eta edozein egoeratan

– Begiko duzu:

Historiako “galtzaileak”, ez ikusiak, zapalduak, betikoen mesede erabilitakoak

– Zer egiten duzu etxeko atea zarratu aurretik?

Giltzak kanpoan utzi ez ditudala begiratu

– Zure zein nobela izango litzateke filme on bat?

Batzuk bai. Ekoizle bat konbentzitzea falta da dirua jarri dezan. Filmeak oso garestiak dira.

– Nora doaz ematen ez diren musuak?

Galdu egiten dira, irribarreen antzera, umorea, maitasuna, baikortasuna,  gizakiarengan eta justiziarengan fedea. Horregaitik ez ditut ihes egiten uzten.

  Umetan, zer izan nahi zenuen nagusi egitean?

Artista, zelan ez ba!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu