DURANGO | Adineko pertsonen nazioarteko eguna
Iturria | Durangoko udaleko prentsa oharra
Hurrengo urriaren 1ean Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, Durangoko Udaleko Adinekoen sailak ibiltzeko ibilbide bi antolatu ditu, gogortasun ezberdinekin. Ibilbideok hasi orduko, Andra Mariko elizpean batuko gara. Gero, biak amaituko dira Tabiran, jai-giroan. Han, ondo zahartzeko neurrien aldeko manifestu bat irakurriko dugu. Parte hartzeko, aurretik izena eman behar da. Izena emateko azken eguna: irailaren 26a da. Informazio gehiago 94 465 74 51 telefonoan.