Asteazkena,
2024ko Abenduak25

MugaKultura

loader-image
Durango
9:01 am,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

BOTEPRONTOAN | Krispin Arregi | “Bizkargin makina bat idaorri erre dot nik ardiak zaintzen”

Ardi Jaia IBAN GORRITI

Krispin Arregi bere ardiekaz Durangotik. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

Izaskun Ellakuriaga

Krispin Arregi garaitarra Durangoko kaleetan ikusiko dugu zapatu goizean artaldearen aurrean. Ardi Egunean transhumantzia erakustaldia egingo dau goizean goiz ardiak Garaitik Durangora jaitsita. Txikitatik dabil artzain.

– Zenbat ardi?

100, zenbaki borobila. Neure kontura artaldea euki dodanean gehien 209.

– Zenbatgarren transhumantzia?

Azken urteetan laugarrena. Baina lehen be egindakoa naz. Orain 63 urte egin neban azkena. Orduan kostara joaten ginan neguan, Saturraran ganera.

– Txakurrik onena?

Oñatin lehenengo saria hartu eban txakur batekin kruzau neban etxeko txakurretako bat eta haren kumea: Lindo. Oso ona. Halakorik ez dot euki.

– Ardi baltzik bai?

Momentuan ez. Inoz euki dot, baina ez naz ardi baltzen zalea.

– Garaiko gustoko lekua?

Orain bizi nazen etxea: Harri. Gure etxea elizaz Garai da eta aiuntamentuz Berriz. Etxe azpian daukagu muga kartela ipinita.

– Oporrak azkenengoz?

Orain 30 urte. Astebete Izaba aldean egin genduan matrimonio bik. Esaten dabe ahuntzak mendira egiten dauala eta guk be hori, mendialdera, egin genduan.

– Inguruetako zein mendi?

Mugarra, hor jaio eta hazia naz-ta.

– Esne-saltzen noraino?

Eibar, Artxanda… kantinak horraino eroaten dodaz.

– Kolore bat?

Zuria.

– Jateko gustokorik?

Makailaoa pil-pilean.

– Egunik onena?

Ezkondu ginenekoa: Pilarika Eguna. Aurten dira 50 urte ezkondu ginala.

– Garaitik kanpo bizitzekotan?

Bakixa aldeko ermitaldean.

– Irratia ala telebista?

Irratia; kortan Arrate irratia eta kotxean Bizkaia Irratia beti.

– Artzain ona izateko zer behar da?

Ardiengatik estutzea beti. Ardiengatik arduratzen ez bazara, ez zara artzain ona.

– Ardi zaintzen bakarrik denbora asko egoten da. Zertan?

Fumetan. Zigarro papela erosi eta idiaz zigarroa egin.  Bizkargin makina bat idaorri erre dot nik.

– Armosetako?

Baso bete ur eta gaileta bi. Eguerdiko 12ak arte edo baraurik, Goiurira edo igo eta han txakolin bat eta tortila pintxoa.

– Periodikoan zer begiratzen dozu lehenengo?

Eguraldia.

– Bazkalostean…

Abuztuan izan ezik, siesta apur bat. Abuztuan ez dago astirik, asko dago atenditzeko. Soziedadeko partidak be eukiten dodaz: tutean eta musean ibilten gara. 19 Ordago! Ordago joten espeziala naz, gero erantzutea beste bat da.

– Egun pasarako…

Mendi inguruan, Aizkorri. Herri bueltan, kostaldekoren bat, taberna buelta ona daukan bateren bat, gero bazkaldu ta… Getaria.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu