EUSKARA | Durangaldeko AEK-n, eskola doan! Clases gratuitas en AEK
Publizidadea
DURANGALDEKO AEK-N, ESKOLA DOAN !
Dagoeneko eskualdeko herritarrek izena eman dezakete Durangaldeko AEK-ko euskaltegietan; izan ere, AEK-k, irailaren 4an, hasiera eman dio 2014-15 ikasturteko matrikulazio-kanpainari. Eta matrikulazio-kanpainaren hasiera hori aitzakia hartuta, Durangoko Abarrak , Elorrioko Abizari eta Zornotzako AEK euskaltegiek “ate irekien eguna” antolatu dute.
Ate irekien jardunaldia hilaren 18an izango da; 09:00etatik 10:00etara goizez, eta 17:00etatik 18:00etara arratsaldez. “Herritarrei euskaltegiak ezagutaraztea eta ikastaroei buruzko informazioa ematea dira ekitaldi berezi honen helburuak”, AEK-ko antolatzaileen arabera.
Jardunaldiaren barruan, bi orduko eskola ere emango da doan, AEKren metodologia bertatik bertara ezagutu nahi duen orori zuzenduta. Eskola hori jasotzeko, aurretiaz izena eman behar da euskaltegian.
ABARRAK (Durango)
946817349/607159205
ABIZARI (Elorrio)
607600901
ZORNOTZA
607151917
Clases gratuitas en AEK en Durangaldea
AEK ya ha comenzado la matriculación para los cursos de euskera en los euskaltegis del Duranguesado. El plazo de inscripción estará abierto durante el mes de septiembre. El 18 de este mes, en los euskaltegis de Durango, Elorrio y Zornotza, habrá una jornada de puertas abiertas, de 9.00 a 10.00 de la mañana y de 17.00 a 18.00 con el fin de ver el centro y asímismo recibir información sobre los cursos.
Ademas, ese mismo día 18, se impartirán en los tres centros clases gratuitas de dos horas para toda persona interesada en conocer la metodología de AEK. Como será necesario un mínimo de personas para dar dichas clases, es imprescindible inscribirse con antelación.
Contacto para los interesados
ABARRAK (Durango)
946817349/607159205
ABIZARI (Elorrio)
607600901
ZORNOTZA
607151917