Osteguna,
2024ko Abenduak12

MugaKultura

loader-image
Durango
6:29 am,
temperature icon 4°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Auto-ekoizleentzat gune berezia izango da aurtengo Durangoko Azokan

AZOKA Iban gorriti

Ume batek liburu bat irakurtzen du Durangoko Azokan. | PHOTO |Iban Gorriti

Mugalari

Abenduaren 5etik 8ra burutuko den 49. Durangoko Azokan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde eta banatzaileek irailaren 30era arteko epea izango dute izena emateko. Horretarako, aurreko urteetan egin bezala, sareko izen-ematea irailaren 1etik egokituta dago www.durangokoazoka.com webgunean.

Nobedade nagusi bi izango ditu aurtengo edizioak izen-emateari dagokionez: erakusmahai erdia kontratatzeko aukera eta norbanako ekoizleentzat egokituko den gunea. Parte hartu nahi dutenek erakusmahai erdia kontratatzeko aukera izango dute. Hala ere, Durangoko Azokako araudian jasota dauden baldintza batzuk bete behako dituzte; besteak beste, gutxienez hiru produktu erakusgai izatea eta erakusmahaia zein enpresarekin partekatuko duten adieraztea.

Liburu eta diskoen kontsumoan ezezik, ekoizpenean ere aldaketak gertatzen ari dira merkatuan. Ondorioz, auto-ekoizpenerako joera ugaritu egin da azken urteetan eta hori ere nabaria izan da Durangoko Azokan. Joera berriak izan dezakeen beharrizanari erantzuteko, edizio honetan liburuen eta diskoen auto-ekoizketarako gune berria egokituko da.

Norbere lanak ekoiztea erabaki duen sortzaileari edota elkarteari zuzendutako espazio bereiztua izango da eta izena ematen duten guztien artean partekatua. Gune berrian izena emateko baldintza nagusia da gehienez bi produktu erakusgai izatea, Durangoko Azokaren araudia betez.

Auto-ekoizpenaren gunean izango diren partehartzaileek izen-emate epea ezberdina izango dute: irailen 15etik urriaren 15era, eta hauek ere sarean egin beharko dute.

| Durangaldeko argitalpenak | Gerediaga Elkarteak eskualdeko sortzaile, elkarte eta erakundeei inolako kostu barik Durangoko Azokan euren produktuak erakusgai jartzeko aukera ematen die. Azokaren araudi nagusia betetzeaz gain, helbide fiskala Durangaldeko udalerriren baten izan behar du eskatzaileak. Produktu guztiak “Durangaldeko argitalpenak” bezala erakutsiko dira. Izena-emateko Gerediaga Elkartera jo behar da.

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu