Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
6:05 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Euskara klaseetara joan diren abadiñarrek irailean egingo dituzte laguntza eskariak

TELETIPO

ITURRIA: ABADIÑOKO UDALA

Urtero legez, Abadiñoko Udalak diru-laguntzak emango dizkie euskara klaseetara joan diren herritarrei. 2013-2014 ikasturteari dagozkion eskariak egiteko epea irailaren 1etik 30ra izango da, Argi Abad, Hezkuntza eta Euskara zinegotziak gaur adierazi duenez.

Diru-laguntza eskabideak Abadiñoko Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan egin behar dira. Eskariarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira, eskatzailearen NANaren fotokopia, matrikula ordaindu izanaren agiria,  euskaltegiaren ziurtagiria eta kontu-zenbakia.

Udal ordenantzaren arabera, herrian erroldatuta egoteaz gain, ohiko ikastaroetan gutxienik ere %80ko asistentzia  izatea eskatzen da diru-laguntza jasotzeko eskubidea izateko. Kasu horretan, matrikularen %75 da diru-laguntza.  Eskola guztietara joanez gero %100 berreskura daiteke.

Iaz 49 herritar izan ziren Udalaren babes ekonomikoa  jaso zutenak, denera 8.000 euro.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu