Uztaila

MAITE ATUTXA
Uztaila udako erregina,
mozkortu egiten gara zure argi biziaz,
goiztiarrak dira zure egunsentiak,
sustatzeko egun luze, zeru-urdinak.
Aldarrikatzen dute, ilunabar beltz-gorrixkak,
beste egun luze, bero (e)ta liluragarria
erakutsiz zure dotorezia,
sentitzen, zure epeltasun eta lurrina.
Hilabete emankorra, jasotzeko uztak
zekalea, oloa, garagarra eta garia,
abrikotak, pikuak, meloiak,okaranak, gereziak
denek, sentzu guztiei jagoteko epermunak.
Zerua begiratzen dute baserritarrek, sarri,
edozein ezusteko, zaparrada edo ekaitz,
dena hondatu egingo duelakoan sustraitik,
eta lanaren truke,ez ote den euren ametsetako saririk!
Lurra pozik sentitzen da eman duelako berena
zain dezagun altxor bat bezela,
ondo eginak, onurak ekartzen dituelako,
eta kontrakoak, ez ostera.
Eguzkiak bere lana egiten du, iluntzen gure azalak,
erakargarriago egoteko, nabarmenduz, kontrasteak,
argia, temperatura altuak,haize epelak
areagotzeko dira maitatzeko desirak.!
Arren!!!, sar nazazu zure amodiozko gurdian!!!