Asteartea,
2026ko Abuztuak11

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Udazkeneko zertzeladak

 

MAITE ATUTXA


Udazkena ate joka

ari da giroan,

eguzkiko egunonak

ez dira hain beroak.


Joan dira goizeko

txorrotxioen pozak

eta gaueko iluntasuna

ez da hain gozoa.


Zabaldu egiten da

orbel umelen eta masusten aroma,

oihana beterik dago, beraien usainaz

haizeak jotzean, mendealdekoa.


Tantaz tantako, leuntasunez,

jeisten ari da, euri freskoa,

astiro urez hartuz

udazkaneko urre-koloreko alfonbrak.


Urtzintzek ez dute dantza egiten

ez da entzuten urretxindorra

entzuten diren soinuak,bakarrik

dira, urakan-haizekoak.


Ez da entzuten kalandriarik

ezta ere, abesten, xoxoa,

haize gogor beldurgarrienak

bakarrik dira, hotsak!


Estalita dago osto gorri-horiz,

banku herdoiltsua, enparantzakoa!

jezartzeko ez du ezerk gonbidatzen,

hutsik dago bere altzoa.


Jendea pasatzen presaka, ikusten du

Gabardinaren lepoa igonda,  

uraren kapela kalatuaz

eta kulunkatuz euritakoa.


Laguntzen ziotenengatik

arratsalde luzaroan,

eta gau txinpartatsuetan

sentitzen du malenkolia sakona!


Hurrengo udaberrian apaindurik,

edozein ostadarreko kolorekoaz,

bere magala beteko dute, berriz

maiteminduak, neska-mutikoak

                                            …eta aiton-amonak.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu