San Joan gaua

MAITE ATUTXA
San Joan gaua, labur eta betiereko
motza, egunsentia agudo zabaltzen delako
betierekoa, denek izarrik pasatzen dugulako
sastrakak erretzea, diren bitarteko.
Udako solstizioa jakitera emateko,
keaz inguru guztiak betetzean, ezkorrak desagertzeko
sugarrak erabiltzen dituena eta hainbat errezo,
dantza, musika, esaera zaharrak, espíritu txarrak ostentzeko.
Zure begiradek, sorgintzen duten gau magiko
zafiroak, errubiak eta perlak iragartzen dituztelako,
distirak sortuz, izarrek bezelako.
Baina hain urrun daude, harrapa ezinezko,
nahiz eta desirak pil-pilean egon,
sortutako magnetismoa izanda sekulako!
Akerra larrean , Baltzola hegalean
zirrarak, dardarak gure bihotzean
San Joan bezperea, dator ekainean
prestatu gorputza eta barrenea.
Gozamena dator, utzi atsegabea
eman zure ezpainak, neskatxa maitea
(e)ta baita gerria, andere xarmanta
zure begiradek, ni liluratzea erreguteen artean!
Udako solstizioa aldarrikatzean
sugarrak erabiltzen dituena
helburua delarik Natura ederra, garbitzea!
San Joan bezperean kea lurrin bihurtzean
izarrek, bere distira gorengoena izatean,
belardi hozkirrietan, maiteminduen unerik zoragarriena!