Asteazkena,
2026ko Abuztuak19

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Olerkaritzak hobeak egiten gaitu

MAITE ATUTXA

Sarrera

Olerkaritzak hobeak egiten gaitu

gogorkeria ekidituz, samurtasuna sustatuz

une txarrretan bere laguntza opatuz

ateratzeko  gure alde baikor eta bigun.

Zergatik utzi alde batera hain mesedegarri

izan den kultur bitartekari hau?

guri sehaska-kantak hain gozo, kantatu

zizkigunek, zer dela eta ahantzi?

Eskola denboretan gure andereño/maisuek,

buruz ikasteko, exijituz, olerkiek

zein aberats egin zizkiguten!

Hauetan eta beste arrazoietan, aizue!

jarraitu behar dugula olerkiak egiten,

lotsa? barik  sentimentuak erakusten.


Olerkaritza

Poesia lehenengo eta paregabe,

komunikazio  mota edo bidea

lorez eta kolorez betea

zirrara atseginez ase.

Olerkiz tindatuz ez  zen hobea izango gizartea?

ez zen leunduko gaur eguneko indarkeria?

eskoletan zein edozein taldeko Bullyinga,

ez zen eztituko sortutako pairamena?

Zer egingo genuke maitaleek eta

sufritzaileek gure arimak hustutzeko,

malkoak lehortu direnean?

Beraz, poesiari loria eta ohorea,

 mantendu  dadila  betiereko

gizaldi eta gizaldietan!
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu