‘Miñan’. Itxaropen eta migrazio kontakizuna

MIKEL CASTRILLO URREJOLA

Orain dela gutxi Madrilgo Teatro del Barrio, Lavapiesen, Miñan antzezlana oholtzaratu zen, Ametz Arzallusek eta Ibrahima Baldek 2019an argitaratutako izen bereko liburuan oinarritua. Liburua, euskaraz idatzita, hainbat hizkuntzatan itzuli izan da. Gazteleraz Hermanito du izenburu, pularrez, Guinean mintzatzen den hizkuntzetako bat eta Ibrahim Balderen ama hizkuntza, Miñan hitzak esanahi hori baitu. Antzezlana ere euskaraz jokatu egin da.
Ibrahima Balderen benetako istorioa, edo hobe esanda, bere drama da Miñan, gazte ginear batena, bere sorterritik Europara porturatzeko bidaia bat egin behar duena. Bidaia honen hasieraren arrazoia ez da bestea baino etxetik ihes egin eta Libian dagoen bere anaiaren bilaketa etxera bueltan itzulirazteko. Hainbeste gazte afrikar bezala etorkizun hobe baten bila Europara heltzeko asmoa zuen nerabe bat eta horrela bere familiari lagundu ahal izateko. Hala ere, zihoan itsasontzia urperatu eta bidaia zapuztu egiten da. Europara etortzea ez zegoen Ibrahimaren planen artean, baina patuak eta egoerak kontinente zaharrera ekarrarazi zuten. Irunen porturatu zen Frantziako Estaturako muga igarotzeko intentzioarekin. Une horretan Amets Arzallus, bertsolaria eta idazlea, ezagutu zuen; berak asilo eskaintza bideratzen lagundu zion eta hortik aurrera liburu honen ideia sortu zen.
Kontakizuna lehenengo pertsonan idatzia dago, irakurlearekin oso azkar konektatzen duen hizkuntza oso xume eta zuzen erabiliz, persona migranteen errealitatea islatzen. Irakurketak imigrazioak suposatzen duen dramaren gogortasuna adierazten du. Errealitatea gogorragoa bada ere, emanaldiak egoeraren gordintasuna hezurmamitzen du.
Antzezlanari dagokionez, jokatu duten lau aktorek, Sambou Diabyk, Ander Lipusek, Eihara Irazustak eta Mikel Kayek lan paregabea egin dute dekoratu bakun batekin; hau da, kaxa ori batzuekin, basamortuko hondar bezalakoak, hiri afriar bat, kartzel bat basamorturen erdian edo Maroko iparraldeko mendietako herri bat irudikatzeko, haiek berak tramoiariak izanda. Antzezlan honek ezaugarri bat baldi badu, hori emanaldian zehar helarazten duen energia da.
Liburua oso azkar irakurtzen da, nire kasuan, azken orrietan aurki daitekeen Afrikako mapa bat erabili nuen laguntzeko. Irakurketan aipatzen ziren herriak ikusten nituen mapan, ezinbestekoak Ibrahima Baldek Guineatik Mediterraneoa zeharkatzeko ontziratzera arte egin zuen ibilbidea jarrai ahal izateko; eta are garrantzituagoa dena, lagundu egin zidan nabarmentzeko, Europa iristeko grinan, migranteek jarraitzen duten bidearen gogortadea. Sahara basamortua zeharkatzeko pairamena, azkenean Mediterraneko igarobidea kontrolatzen duten mafiak topo egiteko.
Ibrahima Baldek kontatzen du nolakoa zen bere bizitza Guinean, bere familiarekiko maitasuna, bere amari eta anai-arrebei laguntzeko grina eta nola bere bizitzak aldatu egin zuen enteratzen denean bere anai txikiak bere ama eta arrebak laga egiten dituela Libiara joateko Europara heltzeko asmoarekin, ez duena lortzen, aldiz, bere itsasontzia hondoratzen baita. Hori guztiak Ibrahima Balde markatzen du. Bere lekukotza apartekoa da, lehenengo pertsonan kontinente afrikako zati handia zeharkatzeko eskarmentua bizi izan duenarena, basamortuaren erdian preso egon denarena, morroi gisa saldua izatearena Libian, kartzel handia definitzen duen herrialdea, zein kalashnikoven tiroak herrialdean dauden bestelako taldeen aldetik entzutea.
Kontakizunan zehar heriotza da Ibrahim balderen bidelagun bereizezina, bidaian zehar beti bertan dago eta.
Ez da beharrezkoa liburu hau irakurri edo antzezlana ikusi izana pentsatzeko iparraldeko hemisferioan bizi garenok ez ari garela hau guztia ulertzeko gai izaten, baina, irakurri nahiz ikusi, batek bakarrik pentsa dezake pentsaezina dela egunero ikusten ari garen tragedia humanitario honen aurrean gizarteak erakusten duen intsentsibilitatea. Bakarrik 2025an gutxienez 1745 pertsona hil egin dira Mediterraneoan eta pertsonak diot, migranteak hori direlako. Eta beste modu batean izan ez litzatekeenez, artikulu hau baliatzen dut Sambou Diabyrekin, Ibrahima Balde jokatzen duen aktorea, elkartzasuna adierazteko Bilboko taberna batean pairatutako jazoera errazista eta klasistarengatik, tabernatik bota baitzuen zerbitzari batek mantero batekin konfundituz. Eta izango balitz, ez litzateke holako ezer gertatu behar, mantero bat izatea ogibide zintzoa da eta.
· Itzultzailea: Uxue Castrillo Ramírez.





