Ostirala,
2026ko Abuztuak14

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Erromerixek Maddalen Egune (Bizkaieraz) Arbasoen omenean

MAITE ATUTXA


Gaur iratzartu nabe

dorreko kanpaiek,

bolandera eztandak

danbolin soinuek.


Maddalen egune

uztail hogeitabixen,

mezara joateko

arropa barrixek.


Bero eiten deu

Uf! Limonadie,

badau begire

nire gustoko mutile.


Abadiek sermoien,

kontatzen dau Maddalen

Magdalan jaio zela,

Galilea itsasoaren

mendebaldeko kostaldien.


Eta bere izena, Maddalen,

Magdala izenetik, eratortzen dala.

Maddalen emagaldua izan zanez

harrika hil ei behar ebien.


Baina Jainkoaren semiek,

harrika hasi orduko, esan eutsien,

"Bota eizue bekatuetatik at edo aske

zagozienok lehenengo harrixe".


Inork ez eban bota ein eta

burumakur alde ei ebien guztixek,

eta Maddalen bihurtu zen, esker onak ematerakuen

Jesusen jarraitzaile sutsuenetarikue!


Hori izan zen sermoie!

inoiz ez zuen, berak, aitu ezer

predikuek astunak izanez,

ontxe aitu eban bizitzaren misteriue!

Meza entzun ondoren

familia guztixe

janari ederra

etxe portalien.


Edango ote dot

gaur txurrunpline?

ez bada aurrien sute baztarrien,

ontxe bainaz nagusixe!


Ezin ditut kendu burutik

Martzelon begixek

portikuen begire

dantza erromerixen!


Nire nobixo Martzelori

musurik emango al deutset?

ez bada erromerixen

baserriko atarixen!!!

IRUDIA: AMAIA ZIGORRAGA ATUTXA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu