Asteazkena,
2026ko Abuztuak19

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Kordobako San Faustoren jaiak!

MAITE ATUTXA

Kordoban jaio zen

SAN FAUSTO martiria

soldadu erromatarrak

eutsi zuen martiritza

Kristaua bihurtzian!


Kordobako hiru koroak

Fausto, Genaro, Martzial,

San Pedro Basilikan

daude euren erlikiak,

baita barreiatuta Iberikan!


Badatoz San Faustoak

Durangoko jaiak

badatoz burrunbadak

(e)ta zapi urdinak.


Zezenak, kontzertuak

jolasak, Pantxika

baita,  Patxikotxu,

dena, falta ezina!


Belarriak, begiak

Hots-irudiz josia,

Berrogeita hamahiru urte (1972tik 2025era)

iraun baitdira.


Barrakeen soinua

durunduz belarriak

maiteminduen muxuak

mexikar koadrila!


Guztiak negar anpuluz 

Betetzen (d)itu, begiak,

disfrazen diaporamak,

hunkituz arimak!


Patroizko jaietan

ez dut falta izan,

eta inoiz falta izan banaiz

eroan (d)itut barnian.


Beranduzko jaietan

denborak  garrantzia,

goizalde hozkirriak

hego haize… euria!


Eta dastatzeko

gogokoenak dira

txokolateaz ahal bada

txurroak (e)ta artopilak!!!
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu