Ostirala,
2026ko Abuztuak14

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Hurrengo geltokirantz kantuz!

ITZIAR CASTRILLO

Itxaronaldi luzeak, besarkada arteko agurrak, hasiera berri bat… trenek eta musikak historia luzea konpartitzen dute.

Inspirazio iturri izan dira bai konpositore klasikoentzat zein herri jatorriko musika estiloetan: country, folk, blues eta jazzean besteak beste.

Imanol Urbietaren «Martuteneko trena»rekin hasi ginen kantuan askok eta gure seme-alabek hala ari dira gaur egun ere Triki-traka Triki-traka… zubitik barrena. Udako gauetan, «carpe diem» betiereko bat aldarrikatzen du Gatibuk «Zumarragako Trena» kantuan, trena behin pasetan da, behin bakarrik bizixen, baina lasai luminariotan 7 minututan beste bat datorrela irakur dezaket urrunetik…

John Coltrane saxofonista handiak «Blue Train» jarri zion kantu gogoangarri bati eta baita disko oso bati ere… eta Fitok diosku «Cerca de las vías» kantuan la tristeza y la alegria viajan en el mismo tren egi galanta den paradoxa.

Trenak bidaia dira, herrimina, lana, baita itxaropena eta norabide berri baten iparrorratz ere.

Bizitza bidai bat da, hala sentitzen dut nik, bederen, bere geldialdi, malko eta irriekin, bere neke, poz eta ilusioekin, bidai konpartitu bat betiere, norberarekin, oroitzapen eta ametsekin, gertukoekin, lagun zein ezezagunekin… abiadura handirik gabe, mantso eta leihotik begira… eta nola ez musika lagun dugula.

Musika da tren baten metafora eta trena musika berarena.

Ostiral honetan gurekin batera trenera igotzera gonbidatzen zaituztegu, ordu bete eskaseko bidai labur baina ahaztezina izango da.

Zirraraz beterik ekingo diogu bideari, 12 geldialdi, swing zaporeko batzuk, Pop islaz beste batzuk, Rockeroagoak zenbaitxu eta moldaketa berri bat egunerako sortua.

Danel Arteaga.

Hau guztiori makinista ezin hobeago batekin, Danel Arteaga Ibarrondo kantari sondikar gaztea egongo da erritmoz, grinez eta sentiberatasun handiz Bart..Sax! lokomotora gidatzen. Igoko zara gure trenera?

Bidaia Ekainak 6an arratsaldeko 19.00etan hasiko da Plateruena Kultur Aterpetik.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu