Gerediagari eskainia bere 60. Urteurrenean: Euskera – Gerediaga

MAITE ATUXA GEREDIAGAK -Hizkuntz aparta zara misteriotsua ez dakigu non dagoen zure sehaska kuttuna. Itsasotik etorri al zinen? edo bidea izan zen lurra? akaso izar batetik eta Euskal Herria helmuga? Berdin dio esateko maite zaitugula! EUSKERAK -Euskeraren zaintzailea behar dut zure argi-izpia ama hizkuntza izan nadin gaur eta bihar. Txiki-txikia izanik koskortu egin naiz baina oraindik behar dut zure babesa eta ekina.. Egunen baten ez zaitut beharko, agian, baina beti gogoratuko dut zure laguntza handia!





