Asteartea,
2026ko Abuztuak11

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Frankismoa sistema kriminala izan zen

JOSEBA SARRIONANDIA

Frankismoa sistema kriminal bat izan zen obreroentzat, euskaldunentzat eta libertate apur bat nahi zuen jende guztiarentzat. 1936ko gerran hildakoez aparte, bizirik geratu zirenak oso txarto bizi izan ziren zentzu politikoan.

1976tik aurrera libertate batzuk lortu ziren, adierazpen askatasunaren eta errepresentazio politikoaren aldetik batez ere. Hobeto gaude. Baina, Espainia berez da nazio-estatu antidemokratikoa euskaldunentzat (zer da demokrazia zentzu guztietako autodeterminazio kolektiboa ez bada?). Askoz libreago biziko ginateke euskaldunak, eta espainolak ere bai nik uste, Espainia inperialetik heredatutako eta Francisco Francok hain lotu-loturik utzitako beste instituzio aldrebes batzuk ere gainetik kendu ahal bagenitu: Monarkia, Ejertzitoa, Oligarkiaren aginte ekonomikoa, Sistema judiziala, Komunikabide nagusien jabetza oligarkikoa, Guardia zibila, toreoa eta kultura Espainol-espainol kutre hori.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu