Ostirala,
2026ko Abuztuak14

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Elur malutak (zortziko txikian)

MAITE ATUTXA

 
Elurrezko malutak

lumak bezain leunak,

laztantzen dute lurra

(e)ta umeen musuak.

IRUDIA · AMAIA ZIGORRAGA

Haurrak egoten dira

gorantza begira,

ahoa zabalik

harrapatu nahian.


Zerutik datozen

dastatzen matazak,

azukre-koxkorrak

izango balira.


Zelako zirrarak

ikusten dutenean

ur tanttak bihurtzen

luma zurietan!
 

Elurrezko panpinak

ahoak dardarka

esku ubel Izan arte 

ez doaz etxera.
 

Gero sutondora

berotan jartzen,

kanpoko trumoi hotsak

daudela entzuten.
 

Zerua beterik dago

laino gris ilunez,

beste elurte bat e(g)iteko

dago aldarrikatzen.


Neguko denboretan

etxe barruan gozatzen,

behintzat badau su eder bat

(e)ta zer jateko falta ez!

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu