Astelehena,
2026ko Abuztuak10

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Bujandako Fausto nekazariaren jaiak! (Zortziko txikian)

MAITE ATUTXA


Leridan jaio zen (7) 

FAUSTO nekazaria (6)

astoz ekarri zuten(7)

bere gorpuzkia.(6)

Bujandako maldetan

belauniko jarrita

astoak bota zuen

hirugarrenian.

Leku horretan dago

bere baseliza,

behintzat horrela dio

ohiko kondairak.

Badatoz, San Faustoak

Durangoko jaiak,

badatoz burrunbadak

(e)ta zapi urdinak.

Zezenak, kontzertuak

jolasak, Pantxika

baita,  Patxikotxu,

dena, falta ezina!

Belarriak, begiak(7)

Hots-irudiz josia,(6)

Berrogeita hamahiru urte (1972tik 2025era)  

iraun baitdira.

Barraketako soinua

durunduz belarriak,

maiteminduen muxuak

mexikar koadrila!

Guztiak negar anpuluz

betetzen, begiak,

disfrazen diaporamak,

hunkituz arimak!


Beranduzko jaietan

denborak  garrantzia,

goizalde hozkirriak

hego haize… euria!

Eta dastatzeko (7)

gogokoenak dira (6)

txokolateaz ahal bada

txurroak (e)ta artopilak!!!
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu