Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Bihar, ekainak 9, Babes Ofizialeko Etxebizitza bat etxegabetuko dute Elorrion

DURANGALDEKO ETXEBIZITZA SINDIKATU SOZIALISTA

Bihar, 2026ko ekainaren 9an, emakume bat eta bere bi semeak etxegabetuko dituzte Elorrion, alokairu sozialera bideratuta dagoen etxebizitza batetik, hainbat hilabetez alokairua ordaindu ezin izan dutelako. Familia 2009tik bizi da bertan eta aldeko zaurgarritasun-informeak izan ditu. Hala ere, etxegabetzeen moratoria erori bezain pronto, Alokabidek hainbat etxegabetze berrabiarazi ditu, tartean, Elorrioko hau.

Etxegabetze-data biharko dago ezarrita, eta ez dirudi erakunde publikoek atzera egiteko borondaterik dutenik. Beraz, azken orduko aldaketarik ezean, bihar, erakundeen babesa jaso behar lukeen familia hau kale gorrian geratuko da.

Emakumeak genero-indarkeria eta indarkeria-bikarioa jasan dituela frogatu badezake ere, erakundeek diote ez dagoela etxebizitza-alternatibarik beretzat. Hainbat aldiz saiatu da emakumea Alokabiderekin zorra ordaindu ahal izateko modua adosten, baina erakunde publikoaren erantzunik jasotzeke iritsi da etxegabetzearen bezperara.

Joan den astean jarri zen harremanetan familia Durangaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin. Sindikatuak argi eta garbi adierazi nahi du familia zaurgarri bat Babes Ofizialeko Etxebizitza batetik kaleratzeak ez duela ez hanka, ez buru; eta Alokabideri zein haren azken instantziako arduradun den Denis Itxasori dei egiten die etxegabetzea eten eta zorraren ordainketaren inguruan hitz egitera eser daitezen.

Aldi berean, ardura eskatu die gainerako erakunde publikoei ere; zertarako uzten zaie denonak behar luketen baliabideen kudeaketa, benetan behar duen horri babesa emateko ez bada?

Etxegabetze hau ezin da gauzatu; eta, gauzatzekotan, familia honek beste etxe batera lekualdatuta egon behar luke bihar bertan.

Alokabideren ardura seinalatu eta etxegabetzea gauzatu ez dadila eskatzeko, sindikatuak etxebizitzara bertaratzeko deia egin du bihar goizeko 9:30ean, etxegabetzea baino orduerdi lehenago.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu