Asteazkena,
2026ko Abuztuak19

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Bi urteko ibilbidea eta gero, Astolako aterpea arkitekturaren adibide gisa goraipatua

MIKEL GARAIZABAL

Astolako igerilekuko egurrezko aterpeak bi urte bete ditu, eta denbora gutxian, arkitektura jasangarriaren adibide eredugarri bihurtu da.

2024ko urrian, Astolako igerilekuaren aterpearen proiektua protagonista izan zen EGURTEK Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko X. Foroan. Proiektuak espazio esanguratsua hartu zuen erakusketa-gunean, Estatu osoko beste proiektu berezi eta berritzaile batzuekin batera.

Azken hilabeteetan, AITIM eta DETAIL bezalako arkitektura-aldizkari esanguratsuetan ere agertu da Astolako igerilekuko aterpearen proiektua. DETAIL, Alemaniako Munich hirian kokatua dagoen eraikuntza soluzioetarako nazioarteko 1961.urtean sortutako plataforma liderra da. DETAIL plataforman , —Ana Sanz Ruiz de Onraita, Estanislao Fernández Narbaiza eta Lorenzo Goicoechea Fuentes— arkitektoek nabarmendu dute,  baldintza guztiak betetzen dituen sintesi arkitektoniko bikaina lortu dutela Astolako igerilekuan.

Bestalde, AITIM —Egur Industrien Ikerketa Teknikorako Elkartea, 1962an sortua— egurgintzaren sektorean erreferentea da. Egurra erabiltzen duten enpresei garapen teknikoan laguntzea eta kalitatea hobetzea du helburu. Aldizkari honetan ere, goraipatu dute Astolako aterpea, diseinuaren kalitatea eta egur jasangarriaren erabilera azpimarratuz.

Erabaki egokia izan zen

2019-2023 legegintzaldian, orduko Abadiñoko udal gobernuak, oposizioaren inongo laguntzarik gabe, aurrera eraman zuen Astolako igerilekuko aterpearen proiektua.

2023ko apirilaren 20an ireki zen berriz Astolako igerilekua, aterpe berriarekin, abadiñarren gozamenerako.  2019an egoera tamalgarrian zegoen eta gaur egun nazioarteko arkitektura munduan goraipatua izatea, erabaki hura zuzena izan zela frogatzen duen seinale da.

Astolako igerilekua zabaldu zenetik 23 urte igaro dira, eta denbora guzti honetan zehar bertako abonatua izaten jarraitu dut. Gaur egun, igeri egitera noan bakoitzean, teilatura begiratu eta irribarre arin bat irtetzen zait.

Oroitzapenekin eta bizipenekin loturiko espazio bat bihurtu da niretzako, eta gustora joaten naiz, bere egunean hartutako erabakiaren emaitza ikusita.

Abadiño – Cubierta dorada para la piscina municipal

https://www.detail.de/de_en/goldenes-dach-fuer-das-staedtische-schwimmbad

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu