Asteartea,
2026ko Abuztuak11

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Bart, zurekin amets egin nuen

MAITE ATUTXA


Bart, zurekin amets egin nuen

UDAZKEN, maitea,

Eztia eta ezkaia irruditu zitzaizkidan

Izugarri, gustatuz ametsak!


Nire gozamen-gorputza dardarka ari zen

elikagaiz betetako kobazulo batean,

suaren beroaz besarkatuta, ikusi ninduenean

kanpoan txistu haize-soinu, entzuten nuen bitartean.

Udazken euritsu eta lanbrotsua

lurra lokatzaz eta hostoz betea,

ulu leizetsua zuen haizearena

sutara esertzera gonbidatzen zuena.


Desioz eta irrikaz esnatu zen

nire gorputza beterik izerdi-perlaz

erotismo aditua

lan egin izango balu bezela.


Baina pentsatu nuen esnatzean

zoragarria zela udazkena,

baina ezin zirela gutxietsi udaberri-uda 

eta negu hotza, ezta.


Udazkenak, nigan sartu nahi zuen

eta ez irten, ezta gozatzen uztea,

udaberri-udakoa, ezta negukoa ere

aterpe eta janaririk ez faltatzearen trukean?


Sortutako bi maitaleren MAITASUNA

urtaro eta emakumeren artean,

hain maitasun ezezaguna

bere eskaera entzutea izango zen hoberena?

Edo guztia ahaztea izango zen jakintsuagoa

sentimentuek eraman nazaten uztea,

puruak ta lauak, horiek baitira benetazkoenak,

izango zen argiena eta zoriontsuena!?
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu