Abuztuko uda mina

MAITE ATUTXA
Gogor jotzen duzu Eguzki Ahaltsuak
ez duzu parkatzen inor abuztuan,
eskerrak udako haize leunak
laguntzen gaituela hartzen freskura.
Gogotsu disfrutatzeko udaz
egun bero eta sargoritsuaz,
etzanda zelai belartsuan
gainean zuhaitz ostotsuaz
eta ez bada nahikoa, ur preziatuaz!
Kilker abeslariek gaueko isiltasuna
apurtu egiten dute eta ipurtargiek iluntasuna,
haritzen arteko haizearen eta ilargiaren laguntzaz
eta ur gazi-gezaren soinuaz eta ekaitzen argiaz.
Udako gau distiratsua
kotoizko izaren artean zein belar berde eta mardulean,
laztanduz bihotz guztiak
pozarren eta inolako erretserbaz.
Abuztu hasierako bero sutsua
San Lontzoko negar-anpuluak,,
bete egiten dutenean dirdiraz eta bristadaz, zerua
eta beroak desegin egiten duenean errepideko mundruna.
Denek amets egiten dugu
erreka garden eta emaritsuaz,
freskaturik txopoen arteko haize leunaz
arintzeko uda kartsuaren berotasuna.
Udara beroa eta luzea
urdailea tximeletaz betea,
txoriak buruan daudenean
eta loreak eskuetan.
Besarkadak luzeak
eta musuak lapurtu egiten direnean,
sekretuak gorde egiten ditugunean
zazpi giltz eta kandadu menpean!