Indarkeria

MAITE ATUTXA
Indarkeria ez da inoiz izan
tresna egokia,
mina egiten du baina
ez du aldatzen sustraia.

IRUDIA · AMAIA ZIGORRAGA
Sustraia aldatzen dutenak gazi-gozoak dira, inoiz garratzak eta are gutxiago mingotsak! Indarkeriak sortzen duena bakarrik da ez-ziurtasuna, eta horrek dakartza tristura eta beldurra. Biak nahiko dira eritzeko barruko arima, pena eta gaixotasuna bihurtuz eta ez ostera alegrantzia. Ez al da hobe izango pentsatzea oihanean eta ez zuhaitz batean? bikotekidearen ongizatean eta ez norberaren buruan!!! Bikotean bi dira eta batek ez badu nahi, eman iezaiozu ASKATASUNA buru hotzarekin. Horrela ekidituko da zapalketa eta indarkeria, eta bihurtuko dira “-keria” guztiak zorionean eta armonian.





