Astelehena,
2026ko Abuztuak10

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Denak azal zurikoak

ITZIAR LARRINAGA

Aurtengo Durangoko jaietako kartelak hausnarketa egitera narama. Hainbat pertsona ageri dira bertan, baina denak azal zurikoak dira. Xehetasun txikia dirudi, baina irudiek ere mezuak bidaltzen dituzte: nortzuk irudikatzen ditu kartel horrek, eta nortzuk ez; nortzuk sentiarazten ditu jaietako parte, eta nortzuk uzten ditu kanpoan.

Durango herri anitza da, jatorri, kultura eta azal-kolore desberdinetako pertsonak osatzen dutena. Aniztasun hori eguneroko errealitatea da: kaleetan, eskoletan, azoketan eta auzoetan.

Horregatik, herriaren irudi ofizialetan aniztasuna islatzea ezinbestekoa da; bestela, gure herriaren zati handi bat ikusezin bihurtzen dugu.

Epaimahaia hainbat pertsonak osatuko zuten, eta arduratzen nau ikusteak epaimahaikide guztiek egokitzat jo dutela, aurten, Durangoko jaiak irudikatuko dituen kartela pertsona zuriak soilik erakusten dituen lana izatea. Inork ez du aniztasunaren falta somatu, eta ingurura begiratzea besterik ez dago konturatzeko Durangok askoz aurpegi eta kolore gehiago dituela.

Kartel-lehiaketako oinarrietan jasota egon beharko litzateke: kartelak pertsonak erakusten baditu, Durangoko errealitate anitza islatu behar duela. Hori ez da xehetasun estetiko bat, baizik eta aniztasunaren eta bizikidetzaren aldeko konpromiso soziala da.

Durangoren benetako aberastasuna bere jendearen aniztasunean dago. Eta hori kartelaren bidez ikusgai egitea da, aitortzea, jaiak guztiontzako direla.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu