Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Archivo para ONDAREA

Garairen memoria kolektiboa biltzeko egitasmoa abian da

por / 15 junio, 2026

MUGA GARAI Garaiko ondarea biltzeko lanean hasi da Gerediaga elkartea, Garaiko Udalak bultzaturik. Datozen hilabeteetan garatuko den egitasmoak izaera etnografikoa du, hiru adar izango dituelarik: elkarrizketak, material grafikoaren bilketa eta herriko etxeetan gordeta dauden eskuizkribu eta dokumentuen inbentarioa. Beraz, herriko ondare materiala eta ez materiala jasotzea da egitasmoaren helburua. Lanaren beharrizana erakutsiz, Garaiko Udalak Gerediaga […]

Oleta ibaiaren eskuinaldeko ibaiertz tarte bat zaharberritu du URAk

por / 7 junio, 2026

MUGA ONDAREA URA-Uraren Euskal Agentziak — Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikia—, amaitu berri ditu Otxandion Oleta ibaiaren eskuineko ertza leheneratzeko eta egonkortzeko lanak, Presazelaiko presa txikiaren inguruan. 2025ean izandako ur-goraldi baten ondorioz, eskuineko presa-estriboaren zati bat hautsi zen: orduz geroztik,  ibaiertzak higadura handia izan zuen. Jarduketak galdutako lurra berreskuratu du, Mekoletako […]

Zortzi haritz berri Momoition, Garaiko historia belaunaldiz belaunaldi bizirik mantentzeko

por / 28 marzo, 2026

Garaiko Udalak arbola batzuk landatu ditu leku berezi eta haizetsu horretan, denboraren joanean, haizeak eraitsitako haritzen tokian beste horrenbeste ale birlandatzeko helburuz. Jarduketaren xedea da inguru hori berariaz zaintzea eta arbola zaharren ondoan gazteak jartzea, ahulduta dauden arbolak galduz gero, etorkizunean, zuhaiztiari eutsi ahal izateko. Guztira, zortzi haritz birlandatu dira Momoition. Jakina denez, duela zenbait […]

Elorriok Aste Santurako bisita gidatuen egitaraua prestatu du euskaraz eta gaztelaniaz

por / 24 marzo, 2026

Elorrioko Udalak Aste Santurako bisita gidatuen egitaraua prestatu du, herriko ondare historiko eta kulturala ezagutzeko aukera eskaintzeko. Bisitak apirilaren 2tik 6ra bitartean egingo dira, eta hainbat ibilbide tematiko eskainiko dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Egitarauaren barruan, basilikaren barrualdea ezagutzeko bisita, Argiñetako nekropolia eta haren altxorrak, Gurutzeen bidea, herriaren historia eta arkitektura ezagutzeko ibilbidea edo San Agustin […]

Plateruenan eguzki-plakak jartzeko eta estalkia berritzeko lanak hasiko dira

por / 16 febrero, 2026

Durangoko Udalak Plateruenako eraikinean asfaltozko oihala berritzeko eta ondoren eguzki-plakak jartzeko lanak esleitu ditu, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin. Lanak datorren astean hasiko dira. Obra Promuza 2007 SL enpresari eman zaio, 34.489,18 euroan (BEZa barne), eta bi hilabeteko epea izango du gauzatzeko. Epe horretan, gaur egungo asfaltozko oihala ordezkatuko da, estalkiaren iragazgaiztasuna eta iraunkortasuna bermatzeko. Esku-hartze […]

113.000 euro Garaiko basoak berritzeko eta Oizko bidea konpontzeko

por / 5 febrero, 2026

MUGA ONDAREA Garaiako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Iberdrolak elkarlanean egindako 113.000 euroko inbertsioari esker, herriko baso-eremuetan basoberritze lan zabalak egin dira eta Oiz mendira doan bidean oinarrizko konponketak amaitu dira. Guztira, 90.770 metro koadroko azalera basoberritu da, eta bidean zeuden zulo eta hondatutako guneak berritu dira. Basoberritze lanetarako aurreikusitako inbertsioa 82.202 eurokoa izan da, […]

Bi enpresa aurkeztu dira Izurtzako Udaletxe aurreko plaza berritzeko lehiaketa publikora

por / 28 enero, 2026

MUGA AISIALDIA Bi enpresaren proposamenak jaso ditu Izurtzako Udalak Udaletxe aurreko plaza eraberritzeko irekitako lehiaketa publikoan. Udalak izapide administratiboekin jarraitzen du orain, lanak esleitu ahal izateko eta proiektua martxan jartzeko hurrengo urratsak emateko. Plaza berritzeko egitasmoak azken hilabeteetan aurrerapen esanguratsuak izan ditu. Udalbatzak proiektua onartu zuen udaberrian, aho batez, eta ondoren lizitaziorako baldintzak zehaztu ziren. […]

1 2 3

Bilatu