Irailaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira Azokako sormen bekarako proposamenak
Irailaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira Durangoko Udalak eta Gerediaga Elkarteak abian jarritako Sormen Bekarako proposamenak. Aurtengo deialdia musika proiektu bati zuzenduta dago, eta sortzaile berriek banaka zein taldeka parte hartu ahal izango dute. Proposamenak gerediaga@durangokoazoka.eus helbidera bidali beharko dira. Bekak euskarazko kultur sorkuntza sustatzea eta sortzaile berrien lana ezagutzera ematea du helburu. […]






