Durangoko San Agustinek bihar jarriko ditu salgai udazkeneko programaziorako sarrerak
MUGA KULTURA Durangoko San Agustin kultur gunearen udazkeneko egitaraua irailaren 21etik Gabonak arte luzatuko da eta antzerkia, musika, dantza eta zirkua izango ditu publiko guztiarentzat. Denboraldia irailaren 21ean hasiko da, Thierry Biscary abeslari eta perkusionistak eta Oreka TXk zuzendutako umeentzako antzerki emanaldiarekin. Haurrentzako proposamenak ere izango dira, hala nola Euskadiko Orkestraren “Ilargiari Kantari” eta Mar […]





