SAN MIGEL DUDEAKO JAIAK · Bost egun musika, mozorro eta gozamenez beterik!
Dudeako auzoa jai giroan murgilduko da irailaren 25etik 29ra bitartean, San Migel jaiak ospatzeko. Bost egun hauetan haur, gazte eta helduentzako jarduera anitzak izango dira, musika, antzerki, mozorroak eta jokoak tarteko. Ostegunean, hilak 25, txupinazoarekin hasiko dira ospakizunak, eta egun osoan zehar pintxo poteoa, mus eta tortilla txapelketak, haurrentzako animazioa eta musika zuzenean eskainiko dira. […]




