Ostirala,
2026ko Abuztuak14

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Archivo para EUSKERA

Eman pausoa euskaran eta hobetu Durangoko Udal Euskaltegiko udako ikastaro trinkoetan

por / 17 junio, 2026

MUGA EUSKARA Durangoko Udal Euskaltegiak 2026ko udako ikastaro trinkoen matrikulazio epea ireki du, euskararen ezagutzan sakondu eta titulazio ofizial berri bat lortu nahi duten herritarrei zuzendutako eskaintzarekin. Uda aprobetxatuz euskara ikasten jarraitzeko eta hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera izango dute ikasleek. Ikastaro trinkoetan B1, B2 eta C1 mailak landuko dira, eta izena eman ahal izango dute […]

Durangoko Udalak euskara gerturatzen du merkataritza eta ostalaritzara

por / 11 junio, 2026

TESTUA · DURANGOKO UDALA Durangoko Udalak, Euskara Sailaren bitartez, egunerokotasunean eta, bereziki, merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzen du. Helburu horrekin, sektore hauen eguneroko jardunean euskararen erabilera errazteko, herriko profesionalei zein negozioei zuzendutako hainbat laguntza, zerbitzu eta baliabide eskura jarri ditu. Horrekin lotuta, ekintza nagusien artean, Udalak diru-laguntzak eskaintzen ditu, establezimenduen hizkuntza eta ikusmen premia desberdinak […]

Mallabiko Udalak bat egin du ‘Egin nirekin ere euskaraz’ kanpainarekin, herritar arrazializatuen ahalegina ikusarazteko

por / 4 mayo, 2026

Mallabiko Udalak bat egin du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abian jarri duen “Egin nirekin ere euskaraz” kanpainarekin. Ekimenaren helburua da herritarren hizkuntza-jarreretan eragitea eta bereziki pertsona arrazializatuekin euskararen erabileran sortzen diren inertziak azaleratzea. Askotan gertatzen da, itxura edo aurreiritzien eraginez, herritar batzuei automatikoki gaztelaniaz zuzentzea, nahiz eta euskaraz ulertzeko edo hitz egiteko gai izan. UEMAren […]

Durangoko gurasoentzat euskarazko tailer zikloaren berri emateko informazio saioak

por / 17 abril, 2026

Durangoko Udaleko Euskara Sailak herriko gurasoei zuzendutako proposamen bat jarri du abian, familia eremuan euskararen erabilera sustatzeko. Ekimen hori otsailean egindako azterketaren ondoren sortu zen. Azterlan horretan, familien iritziak jaso ziren, euskara ikasteari buruz dituzten beharrak eta itxaropenak ezagutzeko. Prozesu horren ondorioz, maiatzeko astelehen arratsaldeetan egingo den tailer eta hitzaldi ziklo bat diseinatu da. Ziklo […]

Amorebieta 20 udalerrien artean dago ‘Bizkaian bagara’ egitasmoan

por / 20 marzo, 2026

Amorebieta-Etxano Durangaldeko bakarra da “Bizkaian bagara. Berbak zubi” egitasmoan parte hartzen duten 20 udalerrien artean. Programak lehen urtean herritarren aktibazioa eta euskararen erabilera bultzatu ditu, 15 ekimen garatuz Bizkaiko 8 eskualdetan. Hiru urteren helburua da euskara sustatzea eta hainbat bizkaitar aktibatzea eta antolatzea. Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak ekimenaren harrera ona nabarmendu zuen […]

Euskarak hartu du lehentasuna MUGAko albisteetan, gaztelania gaindituz

por / 3 diciembre, 2025

MUGA EUSKARA Gaur, 2025eko abenduaren 3a — Euskararen Nazioarteko Egunean, MUGA komunikabide digitalak bere ibilbidean sekulako jauzia iragarri du: lehen aldiz, euskaraz argitaratutako albiste kopurua gaztelaniaz egindakoa gainditu du. Duela hamabi urte jaio zen proiektua Mugalari.info izenarekin, eta azken urteotan mugakultura.eus bihurtu da, euskararen presentzia gero eta handiagoa bilatuz. Bidean hartutako norabidea sendotu egin da, […]

Amaia Agirre eta Andoni Egaña bertsolariak izango dira Durangoko Hikadromoaren erakargune nagusietako bat

por / 28 noviembre, 2025

MUGA HITANO Durango izango da abenduaren 6an Euskal Herriko II. Hikadromoaren bilgune nagusia, Gerediaga Elkartearen Azokaren baitan egingo den topaketan. ZirHika taldeak antolatutako jardunaldiak hitanoaren erabilera sustatzea du helburu, eta hika dakiten nahiz ikasi nahi duten pertsona guztiei irekita egongo da. Landako ikastetxea izango da elkargunea, giro goxo eta parte-hartzailea bermatzeko. Topaketak aukera emango die […]

1 2

Bilatu