«33 haur sahararrek aisialdiaz eta kulturaz betetako uda izango dute Durangon»
Joan den asteazkenean, uztailaren 8an, Durangoko Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan harrera ofiziala egin zitzaien uda udalerrian igaroko duten 33 haur sahararri, ‘Oporrak Bakean’ programa solidarioaren esparruan. Mireia Elkoroiribe alkateak, alderdi guztietako udal ordezkariekin batera, ongietorria eman zien haurrei, elkarte antolatzaileetako eta Euskadiko Saharar Ordezkaritzako kideekin batera. Programa urteak daramatza Durangon garatzen, eta saharar errefuxiatuen kanpalekuetatik […]





