“EROSI 15€TAN, GASTATU 20€TAN: Amorebonoek zure erosketak merkeago eta gure herria biziago egiten dute!”
MUGA MERKATARITZA Amorebieta-Etxanoko Udalak Amorebono kanpaina berria abiaraziko du martxan irailaren 9tik abenduaren 20ra bitartean, herriko saltokietan eta lehen sektorean kontsumoa sustatzeko eta herritarrei eguneroko erosketetan zuzeneko deskontuak eskaintzeko helburuarekin. Kanpainaren mekanika erraza da: bonu bakoitzarekin, atxikitako establezimendu batean 15 euro ordaintzeko eta 20 euroko erosketa-balioaz gozatzeko aukera eskaintzen zaie herritarrei. Horri esker, herritarrek zuzenean […]




